Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2018ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4992

138/2018 DEKRETUA, urriaren 2koa, zeinaren bidez gizarte-interesekotzat aitortzen baita «Bizi Bide, Asociación guipuzcoana de fibromialgia, síndrome de fatiga crónica, sensibilidad química múltiple y electrohipersensibilidad».

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak biltzen dituztenean; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari egindako ekarpenak eta izandako ibilbidea aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Donostiako (Gipuzkoa) Bizi Bide, Asociación guipuzcoana de fibromialgia, síndrome de fatiga crónica, sensibilidad química múltiple y electrohipersensibilidad elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Donostiako (Gipuzkoa) Bizi Bide, Asociación guipuzcoana de fibromialgia, síndrome de fatiga crónica, sensibilidad química múltiple y electrohipersensibilidad elkartea irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, 2003an eratua, eta helburutzat dauzka, besteak beste, fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentsibilitate kimiko anizkoitza eta elektro-sentsibilitatea gaixotasunen gaineko laguntza-jarduerak, informazio-jarduerak eta kontzientziazio-jarduerak, baita gaixotasun horiek hobeto ezagutzeko jarduerak ere.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2003tik aurrera Euskal Autonomia Erkidego osoan. Elkarteak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 2an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Gizarte-interesekotzat aitortzea Donostiako (Gipuzkoa) «Bizi Bide, Asociación guipuzcoana de fibromialgia, síndrome de fatiga crónica, sensibilidad química múltiple y electrohipersensibilidad» elkartea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Aitorpen honi dagozkion eskubideak errekonozitzea «Bizi Bide, Asociación guipuzcoana de fibromialgia, síndrome de fatiga crónica, sensibilidad química múltiple y electrohipersensibilidad» elkarteari, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala