Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2018ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4982

EBAZPENA, 2018ko irailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deialdia 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA).

2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehaztutako izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Galder Kortaberria Altzerreka jauna (NAN: 15388782-B) unibertsitateko irakasle titularra izendatzea, jakintza arlo honetan: «Ingeniaritza Kimikoa». Kodea: TUC8-1-D00112-54. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2018ko irailaren 27a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala