Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2018ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4901

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeko bideratutako 895/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 895/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Joy Ojo.

Abokatua: Idoia Olaguenaga Martinez.

Prokuradorea: Esther Alonso Olabarria.

Demandatua: Omoriegbe Ojo.

Gaia: guraso-ahal(a).

Aipatutako judizioan epaia eman da 2018-09-10ean.

Omoriegbe Ojo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua –PZLb–).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko irailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala