Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2018ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4891

107/2018 EBAZPENA, irailaren 27koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, Unax Lertxundi Etxebarria jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitaleko Farmaziako atalburu sanitario, aldi baterako, lau urteko epe luzagarrirako.

Zuzendaritza Gerentzia honen martxoaren 23ko 37/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko apirilaren 23ko EHAAn eta 2018ko apirilaren 30eko BOEn argitaratua), Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitaleko Farmaziako atalburu sanitarioaren postu bat lehiaketa-sistema bidez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu den eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Unax Lertxundi Etxebarria jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, honako erabaki hau hartu da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitaleko Farmaziako atalburu sanitario.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan (Hirugarren Arau Komuna), Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Unax Lertxundi Etxebarria jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitaleko Farmaziako atalburu, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan (Hirugarren Arau Komuna) ezarritakoarekin bat. 2018ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatu den epea amaitzean utziko du postua, luzapena egiteko baldintzaren bat jazotzen ez bada eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan (Hirugarren Arau Komuna) ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 27a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala