Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4828

IRAGARKIA, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiarena, jakinarazpenak jaso ez dituzten erreklamaziogileei buruzkoa.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiak hartutako erabakiak jaso ezin izan dituzten erreklamaziogileen zerrenda.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1 eta 234.3 artikuluetan eta lege hori garatzeko erregelamendu orokorra onartzeko den maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan utziko dira gordailuan, hilabetez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunak berak edo haren ordezkariak –azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 5. artikuluan jasotako betekizunak betetzen badituzte– Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan jaso ahal izango du egintzaren kopia, hartu-agiria izenpetu eta gero.

Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitzat joko dira. Haien kopia epaitegi honetan gordailatuko da. Epea amaituta bertaratzen den interesdunari kopia hori emango zaio, baina hartu-agiria izenpetu gabe. Kopia emate horrek ez du inolako baliorik izango jakinarazpen-ondorioetarako edo epeak berriz irekitzeko, eta ez da beharrezkoa izango horren berri jasota uztea espedientean.

Jakinarazten diren ebazpen hauek amaiera ematen diote ekonomia-eta administrazio-bideari. Ondorioz, ebazpen horien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.d) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian dagokion salan aurkeztu beharko dute errekurtsoa, bi hileko epean, nork bere jakinarazpena hartu izanaren agiria jaso eta hurrengo egunetik hasita edo, horren ezean, hilabeteko epe hori amaitutakoan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.

Idazkaria,

ALBERTO URIBARRI LANCHARES.


Azterketa dokumentala