Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4827

IRAGARKIA, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiarena, jakinarazpenak jaso ezin izan dituzten erreklamazio-egileei buruzkoa.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiak hartutako erabakiak jaso ezin izan dituzten erreklamazio-egileen zerrenda.

(Ikus .PDF)

Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1 eta 234.3 artikuluetan eta lege hori garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzeko den maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan utziko dira gordailuan, hilabetez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Epe horretan, interesdunak berak edo haren ordezkariak –urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituenak– Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan jaso ahal izango du egintzaren kopia, hartu-agiria izenpetu eta gero.

Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitakotzat joko dira, eta haien kopia bana epaitegi honetan gordailatuko da. Epea amaituta bertaratzen den interesdunari kopia hori emango zaio, baina hartu-agiria izenpetu gabe. Kopia emate horrek ez du inolako baliorik izango jakinarazpen-ondorioetarako edo epeak berriz irekitzeko, eta ez da beharrezkoa izango horren berri jasota uztea espedientean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.

Idazkaria,

ALBERTO URIBARRI LANCHARES.


Azterketa dokumentala