Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4823

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 535/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 535/2018-A hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Iker Martinez de la Pera Lopez.

Abokatua: Guillermo Sarabia Blasco.

Demandatua: Felix Ramon Rodriguez Moreno.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 215/2018 epaia eman da 2018-09-12an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Hau xedatzen dut: baiestea Iker Martínez de la Perak jarri duen demanda, eta Felix Ramón Rodríguez Moreno kondenatzea Iker Martínez de la Perari mila eta laurogeita zortzi euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (1.088,58 euro) ordaintzera, epai honetako kontzeptuak direla-eta.

Felix Ramón Rodríguez Moreno kondenatzea Iker Martínez de la Perari ordaintzera zenbateko horren legezko interesa demanda hau jarri zenetik aurrera.

Felix Ramón Rodríguez Moreno kondenatzea prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Felix Ramon Rodriguez Moreno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala