Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4816

AGINDUA, 2018ko irailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Santurtziko (Bizkaia) CPEIPS San José de Calasanz HLBHIP ikastetxe pribatuaren 2018-2019 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteen plangintza banatzea eta 2018-2019 ikasturtea ituntzea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez ebazten da hezkuntza-itunak berritzea eta itun berriak izenpetzea 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehaztea, Haur Hezkuntzako 2. zikloa, DBH, Hezkuntza Berezia (ikasgela egonkorrak eta Zereginen Ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Hezkuntza, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak irakaskuntzetarako.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez ebazten da 2018-2019 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehaztea, Haur Hezkuntzako 2. zikloa, DBH, Hezkuntza Berezia (ikasgela egonkorrak eta Zereginen Ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Hezkuntza, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak irakaskuntzetarako.

Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren bidez, baimena ematen da Santurtziko (Bizkaia) «San José de Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua banatzeko, 2018-2019 ikasturtetik aurrera. Banatze horren ondorioz, batetik, «Calasanz Lanbide Ikastegia» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua sortzen da, Lanbide Heziketa irakasteko baimena izango duena, eta, bestetik, «Calasanz Santurtzi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak emateko baimena izango duena.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea plangintza banatzea, 2018-2019 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetan, agindu honen I. eranskinetan zehazten den moduan.

2. artikulua.– Onartzea 2018-2019 ikasturtearen ituna banatzea, agindu honen II. eranskinetan zehazten den moduan.

3. artikulua.– Agindu honek 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana