Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4815

AGINDUA, 2018ko irailaren 26koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, honako hauen kontratazio-mahaien osaerak ezartzen dituena: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea erakunde autonomoa; Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua erakunde autonomoa.

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, 4.2 artikuluan ezartzen du Lehendakaritzari atxikitzen zaizkiola Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua izeneko administrazioko erakunde autonomoak. Dekretu horrek berak 4.3 artikuluan ezartzen du Jaurlaritzaren Lehendakaritza sailtzat joko dela aurrekontu- eta kontratazio-ondorioetarako.

Apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuak, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 6.3.c) artikuluan ezartzen duenaren arabera Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren egitekoa da sektore publikoko kontratazioaren gaineko araudiak kontratazio-organoari esleitzen dizkion ahalmenak betetzea, eta 6.3.d) artikuluan ezartzen duenaren arabera aurrekontu-araubidearen eta kontratazioaren arloan sailburuei esleitzen zaizkien ahalmenak erabiltzea ere bai.

Beste alde batetik, uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoak, 8. artikuluan kontratazio-organoaren laguntza-organoen erregulazioa aldatzen du. Erregulazio berriaren arabera kontratazio-mahaiak dekretu horretan ezartzen den konfiguraziora moldatu behar dira.

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2015eko martxoaren 2ko agindu baten bidez Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren kontratazio-mahaia arautu zen. Geroago, 2015eko uztailaren 30eko agindu baten bidez kontratazio-mahai horren jardun-esparrua zabaldu zen. Erregulazio honetan ezartzen da Lehendakaritzaren kontratazio-mahaiari dagozkiola Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren espedienteen inguruko egitekoak.

Aurreko bi erakunde autonomoen zuzendaritzak kontratazio-organoak dira. Beraz, nolako kontratazio-bolumena duten eta beren kontratazio-mahaiak eratzeko nolako baliabideak dituzten ikusirik, uste da egokia dela kontratazio-organo bakoitzak bere kontratazio-mahaia edukitzea lagungarri, uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak 8.1 artikuluan ezartzen duen bezala.

Horretarako, egokitzat jotzen da Lehendakaritzaren kontratazio-mahaiaren jardun-esparrua Jaurlaritzaren Lehendakaritzarena soilik izatea eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen kontratazio-mahaia eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren kontratazio-mahaia sortzea.

Horrenbestez, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak proposatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak aldez aurretik txostena eginda, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren kontratazio-mahaia.

1.– Lehendakaritzaren kontratazio-organoak kontratazio-mahai baten laguntza edukiko du kontratuak adjudikatzeko prozedura irekietan, mugatuetan eta prozedura negoziatu publizitatedunetan. Mahai horren egitekoak uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoak, 9. artikuluan ezartzen dituenak izango dira.

2.– Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoak, 8. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kontratazio-mahaian honako kide hauek arituko dira:

a) Mahaiburua: Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren titularra. Titularra izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, haren ordez Zerbitzuen Zuzendaritzako titularra arituko da.

b) Mahaikideak:

– Kontratazioa eskatu duen zuzendaritzaren ordezkari bat; aholkularitza teknikoaren ardura edukiko du.

– Teknikari bat, Zuzenbidean lizentziaduna edo graduatua, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari atxikia; aholkularitza juridikoaren ardura edukiko du. Teknikari hau izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, beraren ordez kontratazio-mahaiko idazkaria arituko da.

– Ekonomiaren Kontrolerako Bulegoaren ordezkari bat, bertako titularrak izendatua; kontratazio-organoaren ekonomia eta aurrekontuak kontrolatzeko ardura edukiko du.

c) Idazkaria: Jaurlaritzaren Lehendakaritzako teknikaria, Zuzenbidean lizentziaduna edo graduatua; hitz egiteko eskubidea edukiko du, baina ez du botorik emango. Idazkaria izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, haren ordezkoa izendatuko du Zerbitzuen Zuzendaritzako titularrak.

2. artikulua.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen kontratazio-mahaia.

1.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen kontratazio-organoak kontratazio-mahai baten laguntza edukiko du kontratuak adjudikatzeko prozedura irekietan, mugatuetan eta prozedura negoziatu publizitatedunetan. Mahai horren egitekoak uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoak, 9. artikuluan ezartzen dituenak izango dira.

2.– Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoak, 8. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kontratazio-mahaian honako kide hauek arituko dira:

a) Mahaiburua: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia. Idazkaria izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, haren ordezkoa izendatuko du kontratazio-organoak.

b) Mahaikideak:

– Erakunde autonomoaren titularrak izendatutako pertsona bat; aholkularitza teknikoaren ardura edukiko du.

– Kontratazio-organoak izendatutako teknikari bat, Zuzenbidean lizentziaduna edo graduatua, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikia; aholkularitza juridikoaren ardura edukiko du. Teknikari hau izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, beraren ordez kontratazio-mahaiko idazkaria arituko da.

– Ekonomiaren Kontrolerako Bulegoaren ordezkari bat, bertako titularrak izendatua; kontratazio-organoaren ekonomia eta aurrekontuak kontrolatzeko ardura edukiko du.

c) Idazkaria: kontratazio-organoak izendatutako teknikaria, Zuzenbidean lizentziaduna edo graduatua; hitz egiteko eskubidea edukiko du, baina ez du botorik emango. Idazkaria izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, haren ordezkoa izendatuko du kontratazio-organoak.

3. artikulua.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren kontratazio-mahaia.

1.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren kontratazio-organoak kontratazio-mahai baten laguntza edukiko du kontratuak adjudikatzeko prozedura irekietan, mugatuetan eta prozedura negoziatu publizitatedunetan. Mahai horren egitekoak uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoak, 9. artikuluan ezartzen dituenak izango dira.

2.– Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoak, 8. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kontratazio-mahaian honako kide hauek ariko dira:

a) Mahaiburua: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren titularrak izendatuko du.

b) Mahaikideak:

– Erakunde autonomoaren titularrak izendatutako pertsona bat; aholkularitza teknikoaren ardura edukiko du.

– Kontratazio-organoak izendatutako teknikari bat, Zuzenbidean lizentziaduna edo graduatua, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari atxikia; aholkularitza juridikoaren ardura edukiko du. Teknikari hau izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, beraren ordez kontratazio-mahaiko idazkaria arituko da.

– Ekonomiaren Kontrolerako Bulegoaren ordezkari bat, bertako titularrak izendatua; kontratazio-organoaren ekonomia eta aurrekontuak kontrolatzeko ardura edukiko du.

c) Idazkaria: kontratazio-organoak izendatutako teknikaria, Zuzenbidean lizentziaduna edo graduatua; hitz egiteko eskubidea edukiko du, baina ez du botorik emango. Idazkaria izendatu gabe badago, ez badago, gaixorik badago edo legezko arrazoi bategatik jardun ezin badu, haren ordezkoa izendatuko du kontratazio-organoak.

4. artikulua.– Kontratazio-organoak hala eskatuz gero, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat ere egon daiteke aurreko 1., 2. eta 3. puntuetan aipatzen diren kontratazio-mahaietan. Zuzendaritza horren titularrak proposatuko du eta kontratazio-organoak izendatuko du.

5. artikulua.– Kontratazio-mahaien osaera eta kideen identifikazioa kontratu bakoitzaren administrazio-klausula zehatzen pleguetan jasoko dira, eta haien berri jakinaraziko da kasuan kasuko kontratazio-organoaren kontratatzailearen profilean.

6. artikulua.– Aurreko xedapenen arabera eratutako kontratazio-mahaiek eskumena izango dute, halaber, beste zenbait esleipen-prozeduratan esku hartzeko, nahiz eta halakoetan kide anitzeko organo horien esku-hartzea beharrezkoa ez izan, baldin eta kontratazio-organo egokiak hala erabakitzen badu.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta gelditzen dira honako bi agindu hauek: Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2015eko martxoaren 2ko Agindua, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren kontratazio-mahaia arautzen duena; 2015eko uztailaren 30eko Agindua, aurreko kontratazio-mahai horren jardun-esparrua zabaltzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 26a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala