Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4814

EBAZPENA, 2018ko irailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLIII. (43) Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoa den diruz lagundutako praktikaldia» ikasleentzat esleitzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2018ko uztailaren 11ko ebazpenaren bidez erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa» egin duten ikasleei (EHAA, 139. zk. 2018ko uztailaren 19koa).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 6ko ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa»ren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 137. zk. 2018ko uztailaren 17koa).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu, eta esleipen proposamena egin du. Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, 2018ko irailaren 10ean bildu eta gero, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa»n aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda onartzea. Zerrenda horretan, ikasle eskatzaile bakoitzak hautatu duen erakundea jaso da. Esleipen hori egiteko, azterketen puntuazio-hurrenkerari jarraitu zaio, eta, horren arabera, kontuan izan da ikasleek zein erakunde lehenetsi eta hautatu duten praktikak egiteko.

Pastrana Goya, Elena: Astigarragako Udala. Arkitektura.

Garai Goikoetxea, Ane: Estudio de Renovación y Desarrollos Urbanos, S.L. Arkitektura.

Lorente Prieto, Naia: Santurtziko Udala. Arkitektura.

Elorriaga Garate, Nikola: Sestaoko Udala. Arkitektura.

Arteche Astigarraga, Maria: Mendaroko Udala. Arkitektura.

Zubizarreta Garcia, Janire: Ondarruko Udala. Arkitektura.

Mintegui Urdaneta, Leire: Surbisa. Arkitektura.

Gil Arberas, Javier: Alonsotegiko Udala. Arkitektura.

Basabe Baque, Maria: Legutioko Udala. Arkitektura.

Cañada De Diego, Iñigo: Alonsotegiko Udala. Arkitektura.

Bigarrena.– Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketako ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala