Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2018ko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4628

EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko ekainaren 20an hartutako erabakiak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 177/2018 eta 123/2018 Ebazpenen aurka aurkeztutako errekurtsoei dagokienez.

Erabakiak hartu dira José Luis Caballano Alcántara jaunak, Industri Antolakuntzako Ingeniarien Elkarte Profesionaleko lehendakari gisa, eta Patricia Caballero Martínez andreak, hurrenez hurren, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoei dagokienez, baina ez da posible izan horiek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako bideetatik jakinaraztea. Horrenbestez, 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, ediktu honen bidez jakinarazten da ezesten direla aurkeztutako gora jotzeko erabakiok.

Erabaki horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, ediktu hau argitaratu eta bi hilabeteko epean. Erabakia, interesdunaren eskura dago Osasun Sailean (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

IBON ETXEBERRIA OLAÑETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala