Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2018ko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4626

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita instruktoreak G 21 2018 AD espedientean eman duen ebazpen-proposamena.

Hainbat saio egin dugun arren, Mohamed Yassin Reghif Rhouni jaunari (Etxezarreta kalea 9, Ordizia, Gipuzkoa) Pub Haka establezimenduaren jabea denari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2018ko abuztuaren 16an ebazpen-proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hau jakinarazi eta biharamunetik hasita alegazioak aurkezteko, eta, halaber, Osasuneko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia) gordailuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2018ko irailaren 13a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala