Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2018ko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4620

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 89/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 89/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, C. R. DE L. S.L.k eskatuta, Joseba Urigoitia Lopez de Letonaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Baietsi da Astigarraga prokuradoreak C. R. DE L. S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, eta, beraz, Joseba Urigoitia López de Letona kondenatzen da demandatzaileari 1.580,70 euro ordain diezaion, gehi ordaintzeko obligazioa bete ez zenetik sortutako legezko interesak. Era berean, kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Joseba Urigoitia Lopez De Letona demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, PZLren 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eta Joseba Urigoitia Lopez de Letona demandatuari jakinarazpena egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), 2018ko irailaren 3an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala