Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2018ko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4616

EBAZPENA, 2018ko irailaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baita 2018. urtean publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko jardueretarako emandako laguntzen berri.

2018ko ekainaren 27an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Agindua, publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 13.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Halaber, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala