Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2018ko irailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4609

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Lurralde ordezkariaren 2018ko uztailaren 2ko Ebazpena, honi buruzkoa: Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrera bidaltzea, eranskinean aipatutako espedienteetan.

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea. Ebazpen horren bidez agintzen da Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta jatorrizko espedientea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistrora bidaltzea. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Sindikatu- eta enpresa-erakundeei ohartarazten zaie ebazpen horrek administrazio-bideari amaiera ematen diola, eta ebazpena aurkaratzeko aukera dagoela 10 egun balioduneko epean, bakoitzari dagokion lan-arloko epaitegian, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko abuztuaren 17a.

Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,

RAMÓN LERTXUNDI ARANGUENA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala