Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2018ko irailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4605

EDIKTUA, 2018ko irailaren 10ekoa, Familia Politikarako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait ebazpen jakinarazten baitira, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzkoak.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean eskuratu dezaketela zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa (Intxaurrondo kalea 70, 2, 20015, Donostia).

Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 10a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala