Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2018ko irailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4602

EBAZPENA, 2018ko irailaren 11koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, musika 2018. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenak, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza birak sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzordeak osatuko direla.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Musika bira eta kontzertu berezien laguntzak aztertuko dituen balorazio- batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.

– Idazkaria: Maite Sainz Hosteins, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

– Raul Urkiza Perez, edo haren ordezkoa.

– Jose Joaquin Forcada Unanue, edo haren ordezkoa.

– Kizkitza Galartza Arregi, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2018ko irailaren 11.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala