Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2018ko irailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4592

470/2018 EBAZPENA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez iragartzen baita Donostialdea ESIko immunologia zerbitzuko atalburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa.

Donostialdea ESIko Immunologiako atal sanitarioko buru lanpostua hutsik egonik, Zuzendaritza Gerentzia honek deialdi publikoa iragartzea erabaki du, lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko. Prozedura hori honako arau hauetan jasotakoaren arabera egin da: 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, 28. artikuluaren 8. atala (hirugarren arau komuna); 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, I. eranskina, Osakidetzako Lanpostu Funtzionalak arautzen dituena; 55/03 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko pertsonalaren Estatutu Markoa; 7/07 Legea, apirilaren 12koa, Enplegatu Publikoaren Estatutu Markoarena; eta 255/1997 Dekretua azaroaren 11koa.

Zuzendaritza Medikoaren esanetara, eta Laborategiko zerbitzuburuarekin elkarlanean, ondoko eginkizunez arduratuko da:

– Beharren plana definitu, inbertsioen hornikuntza eta planifikazioa.

– Unitateari atxikita dauden pertsonak kudeatu: laneko profilak definitu eta unitatearen antolaketa zehaztu. Atala antolatuko du langileek pazienteei ospitalez kanpo eta barneko asistentzia emateko, baita asistentzia kirurgikoa emateko ere.

– Jarduera planifikatzea eta zerbitzura atxikitako pertsonen funtzioak koordinatzea, helburuak lortzeko.

– Antolaketa eta asistentzia prozesuak berrikusi eta hobetzea.

– Zerbitzuko kideen talde-lana erraztu eta bultzatzea.

– Ospitaleko gainerako unitateekiko eta ospitalez kanpoko dispositiboekiko harremanak koordinatzea, zerbitzuaren estrategia egoki garatzeko.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

Bandintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:

a) Estatutario, funtzionario edo lan-kontratadun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko erakunde sanitarioetan eta zerbitzu-egoeran egotea A1 lanbide kategorian; edo, kategoria berean lanpostua erreserban edukitzeko eskubidea duen egoera administratiboan egotea.

b) Medikuntzan, Biologian edo Biokimikan lizentziatura edukitzea, eta Immunologiako espezialitatean.

c) Gutxieneko 3 urteko lan-esperientzia, Immunologiako espezialitatean.

Bigarrena.– Merituen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Ebazpen honen eranskinean jasota dagoen baremoaren arabera egingo da.

Fase hauek izango ditu:

– I Memoria-proiektu eta defentsa (gehienez, 30 puntu).

– II Beste meritu batzuk (gehienez, 30 puntu).

– III Euskararen ezagutza (gehienez 6 puntu).

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain Pasealekua, z.g. – 20014 – Donostia), hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain Pasealekua, z.g. – 20014 – Donostia), bertan datu pertsonalak idatziko dituzte, eta curriculum vitaea atxikiko dute. Dokumentazioa horrela aurkeztuko dute:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopiak konpultsatua.

b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua (lanpostu funtzionalen Dekretuak jasotzen duenaren araberakoa).

d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratuta, deialdia EHAAn argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.

e) Bete nahi den Zerbitzuko kudeaketari buruzko memoria-proiektua.

f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea, CV aplikazio informatikoan behar bezala egiaztatuta dauden guztiak; dena den, izangaiak eskabidean adierazi behar du hori horrela dela.

Laugarrena.– Onartu eta baztertuen zerrenda.

Izena emateko epea amaitzen denean, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak, ebazpen bidez, behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda onartuko du; era berean, dagokionean, baztertu izanaren arrazoiak azalduko ditu. Ebazpena Osakidetzako web-gunean argitaratuko da, eta behin betiko bihurtuko da baztertutako izangairik ez baldin badago.

Hamar egun baliodun izango dira, ebazpena argitaratzen den biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko.

Baztertzeko arrazoia konpondu litekeen egoera batek sortu badu, interesdunei errekerimendua egingo zaie erreklamazioa aurkezteko epe berean zuzenketa egiteko. Errekerimendu horretan adieraziko zaie adierazitako akats horien zuzenketa egiten ez bada, prozesutik kanpo gertuko direla.

Aipaturiko epe iraganda, behin betiko zerrenda argitaratuko da Donostialdea ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez. Eta dokumentu hau Osakidetzako webgunean argitaratuko da.

Behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa zuzendu dakioke Osakidetzako zuzendari orokorrari, hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz (urriaren 2ko BOE, 236. zk.).

Bosgarrena.– Balorazio batzordea.

Izendapena eta eraketa.

Izangaien behin betiko ebazpena onartu eta argitaratuta, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak izendatuko ditu ebazpen bidez Balorazio Batzordearen kideak; gutxienez, kudeaketa proiektuak aurkezteko data baino hamar egun lehenago. Ebazpen hori Osakidetzako web-orrian argitaratuko da, eta gora jotzeko errekurtsoaren bidez erreklamazioa jarri ahalko zaio. Batzordearen eraketa hau izango da:

– Lehendakaria: Erakundeko zuzendari medikoa.

– Zerbitzu erakundeko zuzendariorde medikoa.

– Idazkaria: Erakundeko pertsonaleko zuzendaria.

– Hiru kide. Bat IVAPek izendatua hautagaiei eskatutako titulu eta espezialitatea duena, eta finkoa, estatutupeko, funtzionario edo lan kontratuduna, kategoria berean edo goragokoan.

Batzorderako izendatu den titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, titularrek bete behar dituzten baldintzak berberak bete beharko dituzte. Erakundean ordezkapena egiteko behar den lanpostu hori ez baldin badago, edo hutsik baldin badago, Osakidetzako beste zerbitzu erakunde batekoa izendatu ahal izango da.

Batzordeko kideen parte hartzeak izaera indibiduala izango du, eta jardueran independenteak izango dira, diskrezionaltasun teknikoaren babesean jokatuko dute; betiere, zuzenbideak ezartzen dituen mugen baitan.

Parte ez hartzea eta errefusatzea.

Batzordekideek parte hartzeari uko egingo diote, eta izendatu dituen arduradunari jakinaraziko diote kasu hauetan: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23 artikuluak jasotzen dituen egoerak (urriaren 2ko BOE, 236. zk.).

Egoera horietan interesatuek errefusatzea eska dezakete edozein momentutan, aipaturiko legearen 24 artikuluan jasotakoaren arabera.

Arauak.

Batzordeak autonomia funtzional osoa izango du, prozeduraren legaltasuna zainduko du, eta beronen objetibotasuna ziurtatzeko ardura izango du. Oinarri hauetan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta irizpideak ezarriko ditu oinarrietan jaso ez diren eta gerta daitezkeen egoeretarako.

Batzordeak 40/2015 Legearen 15etik 20ra bitarteko artikuluen arabera jokatuko du.

Akordio guztiak botoen gehiengoaren bidez onartuko dira.

Batzordekide guztiek hitza eta botoa izango dute.

Batzordearen sesioetan akta egingo da. Bertan jasoko dira: izangaien izenak, baremazio irizpideak, merituen atal bakoitzean emandako puntuazioa eta guztira emandako puntuazioa.

Seigarrena.– Lehiaketaren atalak.

Lehiaketak hiru atal izango ditu. Hiru atal hauetan baloratuko da memoria-proiektua eta defentsa, bestelako merituak eta euskararen ezagutza.

1.– Garapen memoria-proiektua eta defentsa.

Izangaiei banaka deituko zaie, gutxienez, hamar egun lehenago, eta adieraziko zaie probaren data, lekua eta ordua.

Era berean, deialdia Osakidetzako webgunean argitaratuko da jakinarazteko.

Izangaiek prestatutako proiektua azalduko dute, eta batzordeko kideek egindako galderei erantzungo diete. Prozesu horrek izaera publikoa izango du.

Batzordekide bakoitzak bakarka baloratuko du proiektua eta honen azalpen publikoa, baremoaren 1 atalean jasotakoaren arabera. Beharrezkoa izango da gutxienez 15 puntu lortzea fasea honetan.

2.– Bestelako merituen balorazioa.

Behar den epean, eta behar den moduan aurkezturiko merituak baloratuko dituzte batzordekideek; hauei buruz azalpenak eskatzerik izango dute.

Ez dira baloratuko, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen, behar den moduan aurkeztu eta egiaztatu ez diren merituak.

Balorazioa, merituen Baremoaren 2. atalean jasotakoaren arabera egingo da.

3.– Euskararen ezagutza.

Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen dute arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.

4.– Akta eta izendapen proposamena.

Aktak jasoko du zehaztasunez hautagai bakoitzari baremazioaren atal bakoitzean emandako puntuazioa, eta lortutako azken puntuazio orokorra.

Era berean, jasoko dira azalpen labur baten bidez, balorazioa egiteko aintzat hartu diren irizpideak Memoria-proiektuaren azalpenaren balorazioan, eta nola atal bakoitzari eman zaion puntuazio zehatzean.

Hautagaien artean berdinketarik badago, lehentasuna emango zaie emakumeei, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/05 Legeak (martxoaren 2ko EHAA, 42. zk.) 20.4 artikuluan jasotakoa aintzat hartuta.

Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, puntuazio altuena (atal guztietan eta dagokion hurrenkeran) lortu duen hautagaiaren alde ebatziko da:

1.– Kudeaketa Memoria-proiektua eta azalpen publikoa.

2.– Bestelako merituak.

3.– Euskara.

Horrela ere argitzen ez bada, dagokion lanbide kidegoan lan-egun gehien egin duen hautagaiaren alde ebatziko da.

Azkenik, bestelako irizpideren bat behar izango balitz, lehenagoko jaiotze data duenaren alde jokatuko litzateke.

Lanpostua lortzeko puntuazio minimoa 33koa izango da, prozesuan lortu litekeen puntuazioaren erdia, hain zuzen ere. Eta 15, derrigorrez, memoria-proiektua eta honen defentsatik lortutakoak izan beharko dute (atal honetan lortu litekeenaren erdia).

Aktak jasoko du Balorazio Batzordearen puntuazio altuena lortu duen hautagaiaren aldeko proposamena.

Zazpigarrena.– Prozeduraren ebazpena.

Batzordeak Donostialdea ESIko zuzendari gerenteari helaraziko dio izangaiaren izendapenaren proposamena; hain zuzen ere, puntuaziorik altuena jaso duen izangaia proposatuz. Halaber, zuzendari gerenteari helaraziko zaion proposamenak, batzordekide guztien sinadura eta izangaiak atal bakoitzean lortutako puntuazioa zehaztuta jasoko du.

Aipaturiko proposamena Osakidetzako webgunean argitaratuko da.

Donostialdea ESIko Zuzendaritza Gerentziak ebazpena egingo du izangaia izendatzeko; hautagaiak ukoa egingo balu, zerrendan puntuaziorik altuena duen hurrengo izangaia izendatu ahal izango litzateke; betiere, eskatutako gutxieneko puntu kopurua berdindu edo gainditu badu.

Donostialdea ESIak, dagokion prozedura-fasean, egoera hauetan deialdia bete gabe utz dezake:

– Izangairik aurkeztu ez bada.

– Izangaiek ez badute baldintzarik betetzen.

– Izangaiek ez badute gutxiengo puntuazioa lortu.

Zuzendaritza Gerentziako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; bai izangairen bat izendatuz, bai bete gabe dagoela, hau da, deialdia hutsik geratzen dela adieraziz. Eta dagokionean interesdunari jakinaraziko zaio.

Honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Osakidetzako zuzendari nagusiari zuzenduta, 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Zortzigarrena.– Esleipenaren ondorioak.

Zerbitzuburu lanpostuak aldi baterako lau urteko iraupena izango du. Izendapen honek luzapena izango du, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen (Euskadiko Antolamendu Sanitarioa) 28. artikuluak (hirugarren araua) jasotakoaren arabera (uztailaren 21eko EHAA, 138. zk.).

Lanpostua betetzen duen langileak berau utziko du izendapenaren epea betetzen denean; luzapen egoeraren bat gertatuko balitz, izan ezik. Lehen aipaturiko, 8/1997 Legeak jasotzen duenaren arabera ezarritako kide anitzeko organoaren ebaluazio prozeduraren arabera egingo da luzapena.

Halaber, izendatutakoa lekuz aldatu ahal izango da epea amaitu baino lehen, aurrez kontraesaneko espedientea eginda, eta 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean (hirugarren araua) aurreikusitako leku-aldatze arrazoiak kontuan hartuta.

Kargu-uzte arruntak edo lanpostutik mugiarazteak beste lanpostu baterako lekualdatzea eragingo du. Egoera honetan interesatuak jatorrizko kategorian zeuzkan baldintza mantenduko dira.

Bederatzigarrena.– Publizitatea.

Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Osakidetzaren webgunean, eta zerbitzu erakundeetako intranetetan.

Hornikuntza prozeduran onartzen diren ebazpenak Osakidetzaren webgunean argitaratuko dira.

Aukeratutako izangaiaren izendapenaren ebazpena, edo lanpostua hutsik geratzen dela dioena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da, zazpigarren oinarrian jasotakoaren arabera.

Hamargarrena.– Errekurtsoak.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz, ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Izapide hori egiteko, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edo Estatuko Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2018ko martxoaren 20a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E: (1052/15 Ebazpena, 2015eko irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala