Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2018ko irailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4553

EBAZPENA, 2018ko irailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalaren lanpostu bat betetzeko beharra izanik, gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuta (2017ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoarekin bat etorrita (1989 uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak gerenteari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako toki hauetan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar plaza 1 - Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea 2.– Vitoria-Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan emandako ebazpenean dago zehaztuta, ikusi 2012ko ekainaren 18ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Edozelan ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 6.4 artikuluan adierazitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko funtzionarioak direla eta, idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan hauek adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesdunek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hil egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasita. Hori guztia, hauek betetze aldera: Unibertsitatearen estatutuetako 160. artikulua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen123. artikulua, eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. eta 14. artikuluak.

Leioa, 2018ko irailaren 7a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

ERANSKINA

– Izena: kargudunaren idazkaria (ikastegiak).

– Erreferentzia: F 457.

– Eskala: administraria/administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 17.

– Maila: 18.

– Lanaldia: arautua.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigortasun-data: 2014ko urtarrilaren 31.

– Langunea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

– Campusa: Bizkaia.

– Betebehar espezifikoa:

1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoa, administrari/administrari laguntzaileen eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2. hizkuntza-eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura mailekin parekatzeko den dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).

3.– Baldintza espezifikoa betetzen dela egiaztatzea, lanpostuak halakorik edukiko balu.


Azterketa dokumentala