Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2018ko irailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4533

IRAGARKIA, Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak prozedura batean egindako agiri-eskakizuna jakinarazteko dena.

2018ko uztailaren 5ean, Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak doako justiziaren eskatzailearen higiezinen titulartasunari buruzko agiriak eskatzea erabaki zuen, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 17. artikuluari jarraituz.

Ezinezkoa izan da idazki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunak 10 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskatutako agiriak aurkezteko Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko idazkariaren aurrean (Buenos Aires kalea 6, 6. solairua, 48001, Bilbao), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta.

Xede horretarako, jakinarazten da aipatu jakinarazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean (Buenos Aires kalea 6, 6. solairua, 48001, Bilbao).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 7a.

Justizia zuzendaria,

DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala