Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2018ko irailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4525

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baita Zumaiako «Maria eta Jose» izeneko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (Gipuzkoa) izen espezifikoa aldatzea.

Aztertuta geratu da Zumaiako «Maria eta Jose» izeneko ikastetxearen erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea. Izan ere, espediente horren bidez, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu horren izen espezifikoa aldatzeko eskatzen zen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematen da «Maria eta Jose» izeneko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko: aurrerantzean «Zumaiena» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra Karitateko Ahizpa Karmeldarrak izeneko erakundea da (kode-zenbakia: 20006018; Axular ibiltokia 6, Zumaia, Gipuzkoa).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala