Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2018ko irailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4524

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Laukiz udalerriko «Escuela de Técnicos de Equitación» Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimenduaren (Bizkaia) baimena.

Aztertuta da geratu da Laukiz udalerriko «Escuela de Técnicos de Equitación» Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimenduaren (Bizkaia) ordezkariak hasarazi duen espedientea. Espediente horren bidez eskatzen da «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinetako Kirol Teknikaria» erdi-mailako espezialitatea irakasteko talde baterako baimena.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostenak eman dituzte.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 136/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); uztailaren 23ko 933/2010 Errege Dekretua, Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa Osoko hipika-diziplinetako Kirol Teknikarien Titulua eta Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi Turismoko hipika-diziplinetako Kirol Teknikarien Titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (abuztuaren 31ko BOE); gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio 2018-2019 ikasturtetik aurrera «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi Turismoko hipika-diziplinetako Kirol Teknikaria» erdi-mailako espezialitatea irakas dezan:

Kode-zenbakia: 48018968.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Escuela de Técnicos de Equitación».

Titularra: Euskal Hipika Federazioa.

Helbidea: Mendiondo auzoa.

Udalerria: Laukiz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi Turismoko hipika-diziplinetako Kirol Teknikari espezialitateko talde bat.

Ikastetxearen osaera:

– Kirol-irakaskuntzak:

● Modalitatea: Hipika:

○ Erdi-maila: Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa Osoko hipika-diziplinak espezialitatea; 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

○ Erdi-maila: Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak espezialitatea; talde bat, 30 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: Hipika; 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari eta kirol-ekipamenduari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berez hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala