Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2018ko irailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4514

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 27koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin-behineko zerrenda onartzeko dena: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko lan-poltsak ireki eta lan-poltsak osatzen dituztenen datuak eguneratu ziren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta; izan ere, agindu horren bidez, aipatutako kidegoetan (Auzitegiko Medikuak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetza eta Laguntza Judiziala) lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatu ziren.

Lan-poltsa horiek osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda prestatu da, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluak eta Justizia Administrazioko zuzendariaren 2017ko abenduaren 20ko Ebazpenak xedatutakoa betez. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea jarraian zehazten diren Justizia Administrazioko kidegoetako lanpostuak betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin behineko zerrenda: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa. Agintzea zerrenda hori ikusgai jartzeko www.justizia.eus web-orrian eta justiziako langileen atarian.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek hamar eguneko epea izango dute behin-behineko zerrendan dauden datuei buruzko erreklamazioak aurkezteko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan, behar bezala dokumentatuta, betiere.

3.– Lan-poltsak antolatzeko, eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4.4 artikuluak xedatutakoari jarraituz, berdinketa gertatuz gero, zerrendak osatzen dituztenak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, agindu horrek jasotzen dituen merezimenduen arabera ezarritako hurrenkeran. Berdinketa apurtzerik lortzen ez bada, alfabetoaren araberako lehentasuna izango da kontuan, azken lan-eskaintza publikoari dagokion «H» letratik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 27a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala