Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2018ko irailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4508

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez eskola-garraiorako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten baita desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta eskolatuta badaude etxebizitzaren arabera dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako itunpeko ikastetxe pribatu batean eta ezin badute saileko eskola-garraioa erabili».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren 1. eranskinean (agindu haren bidez, eskola-garraiorako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta eskolatuta badaude etxebizitzaren arabera dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako itunpeko ikastetxe pribatu batean eta ezin badute saileko eskola-garraioa erabili). Agindua 2018ko ekainaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (125. zk.). Dituen akatsak direla eta, berriro argitaratzen da I. eranskina.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala