Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2018ko irailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4506

EBAZPENA, 2018ko irailaren 3koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) esleitzen baitira itunpeko sustapen honen azalera-eskubidea eta etekinak: gehienez babes ofizialeko 146 etxebizitza (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa dutela), haiei lotutako trastelekuak eta garajeak, bai eta, hiri-antolamenduak baimena emanez gero, merkataritza-lokalak ere (1. EUko A.300.2/LO.05 partzela – «LO.05 Txomin Enea» HEko 1 zenbakiko jarduketa integratua). Ondoren, horiek denak besterendu egingo dira.

EGITATEZKO AURREKARIAK

1.– 2018ko urtarrilaren 25eko EHAAn argitaratu ziren (18. zenbakia) erreferentziako sustapena esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak.

2.– Proposamenak irekitzeko ekitaldia 2018ko apirilaren 20ko 10:00etan egin zen. Lehendabizi, dokumentazio orokorra jasotzen zuten gutun-azalak ireki ziren. Ekitaldi horretan, iragarri zen aztertuko zela gutun-azal horietan jasotako dokumentazioa eta, gainera, enpresa interesdunek hiru eguneko epea izango zutela dokumentazio hori zuzentzeko, osatu gabe egonez gero. Ondoren, proposamen tekniko-ekonomikoak irakurri ziren. Aurkeztutako 5 proposamenak onartu ziren.

3.– Onartutako eskaintzak aztertu dira, eta beharrezkoak diren txostenak eman dituzte Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eta Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek. Horiek oinarri hartuta, Iza, Obras y Promociones, S.A. erakundeari esleitu zaizkio aipatutako azalera-eskubidea eta etekinak.

ZUZENBIDE-OINARRIAK:

Lehenengoa.– Organo honek du esleipen hau egiteko eskumena, hala ezarrita baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 16.2.l) artikuluan.

Bigarrena.– Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak xedatutako prozedurari jarraitu zaio. Era berean, Administrazioarentzako proposamen onuragarriena zehazteko irizpideei dagokionez, kontuan hartu dira dekretu horretan ezarritako irizpideak, eta esleipen hau aratuko duen administrazio-klausula partikularren agiriak 5.3 klausulan xedatutakoaren arabera baloratuko dira irizpideok.

Aipatu xedapenak eta oro har aplikagarri diren gainontzekoak ikusirik, eta kontuan izanik proposamenak irekitzeko akta eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek emandako txostena, hau

EBAZTEN DUT:

«Iza, Obras y Promociones, S.A.ri esleitzea azalera-eskubidea eta etekinak, Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) itunpeko sustapen honetan: gehienez babes ofizialeko 146 etxebizitza (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa dutela), haiei lotutako trastelekuak eta garajeak, bai eta, hiri-antolamenduak baimena emanez gero, merkataritza-lokalak ere (1. EUko A.300.2/LO.05 partzela – «LO.05 Txomin Enea» HEko 1 zenbakiko jarduketa integratua). Ondoren, horiek denak besterendu egingo dira. Esleipenaren baldintzak hauek dira.

1.– Azalera-eskubidea eratu beharko da eta horren truke: Aintzat hartuta azalera-eskubidea kostu bidez eratzen dela, sustatzaile-esleipendunak, eskritura publikoa egiten den egunean, sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimoko (6.010,12) zenbatekoa eta dagokion BEZa ordainduko dizkio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, azalera-eskubidea lagatzeagatik (BEZa kalkulatzeko, azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur urbanizatuaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).

(Ikus .PDF)

Sustapena kokatuta dagoen lurren gaineko azalera-eskubidea formalizatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Aginduarekin batera doan baldintza teknikoen eranskinari jarraituko zaio.

2.– Laguntzak: Iza, Obras y Promociones, S.A. sozietateak berariaz egiten dio uko diru-laguntzen % 100i.

3.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehienezko prezioak etxebizitza eta atxikitako trasteleku eta garajeetako metro karratu erabilgarriko:

Babes sozialeko etxebizitzengatik eta haiei lotutako eranskinengatik sustatzaile-esleipendunak erosleei aplikatuko dien prezioa (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa) behin-behineko kalifikazioa ematen denean indarrean dagoen gehieneko prezioa izango da, baldin eta kalifikazio hori esleipen-ebazpenean finkatutako epean eskatzen bada. Bestela, esleipena ebazten denean indarrean dagoen gehieneko prezioa aplikatuko da.

Sustatzaile-esleipendunari metro koadroko eman beharreko mailegu kualifikatuaren gehieneko zenbatekoa: etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoa aplikatuta kalkulatuko da.

4.– Gauzatzeko epea:

Azalera-eskubidedunak oinarrizko proiektua aurkeztu beharko du behin-behineko kalifikazioa lortzeko, eta, horretarako, hiru hilabeteko epea izango du lehiaketa publikoa esleitzen denetik hasita. Gainera, kalifikazioa lortzeko, ezingo da 6 hilabeteko epea gainditu, esleipena egiten denetik hasita.

Azalera-eskubidedunak gehienez ere 30 hilabeteko epea izango du, behin-behineko kalifikazioa jasotzen duenetik hasita, eraikinak egiteko obrak amaitzeko eta Babes Publikoko Etxebizitzen Behin Betiko Kalifikazioa eskatzeko.

5.– Sustapenaren ezaugarri teknikoak:

Eskaintzan zehaztuta daude, betiere honako hauei jarraituz: batetik, azalera-eskubide bat kostu bidez eratzea arautuko duten baldintza teknikoen eranskinari jarraituz (eratzea lizitazio publiko bidez egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzeko lursail batzuen gainean); lursailok 1. EUko A.300.2/LO.05 partzelan daude («LO.05 Txomin Enea» HEko «1» zenbakiko jarduketa integratua), eta helburua itunpeko sustapen hau egiteko erabiliko dira: Donostiako udalerrian (Gipuzkoa) gehienez babes ofizialeko 146 etxebizitza (azalera-eskubideko eta araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa dutela), haiei lotutako trastelekuak eta garajeak, bai eta, hiri-antolamenduak baimena emanez gero, merkataritza-lokalak ere; bestetik, administrazio-klausula partikularren agiriari jarraituz; agiri horrek arautuko dute azalera-eskubidearen eta etekinen esleipena, lizitazio ireki eta lehiaketa bidez egindako babes publikoko etxebizitzen itunpeko sustapenetan.

6.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak:

Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak: lehen eskualdaketako etxebizitzen hartzaileek gutxienez nolako baldintzak bete behar dituzten eta nola aukeratuko diren zehazteko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituko zaio (Etxebizitza eskatzaileen erregistroari buruzkoa eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizilekuak esleitzeko prozedurei buruzkoa; 2012ko urriaren 31ko EHAA, 211. zk.).

7.– Deialdi publikoaren oinarrietan ezartzen denez: «Sailkapena dagokion sustapena gauzatzeko aurrekontuaren araberakoa izango da.»

Iza, Obras y Promociones, S.A.k aurkeztutako eskaintzan, 14.946.657,04 eurokoa da sustapena gauzatzeko aurrekontua. Eskatutako sailkapena C2f da.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxebizitzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.


Azterketa dokumentala