Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2018ko irailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
4502

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 30ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzendari horrexen 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpena aldatzen baita (ebazpen haren bidez xedatu zen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketan gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak).

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko, hara iristeko eta aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez (2018ko abuztuaren 7ko EHAA) xedatu zen argitara ematea aipatutako aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, baita espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrendak ere.

Halaber, izangai ordezkoen zerrenda eman zen argitara, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu ere, aurkez daitezkeen errekurtsoak onesten badira edo hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiten bazaie (baldin eta uko-egite horiek Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean 2018ko abuztuaren 18a baino lehenago aurkezten badira).

Iosu Lizarralde Ibarbia jaunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean izangai hautatuak, 2018ko abuztuaren 18a baino lehenago uko egin zien hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei.

Horren ondorioz, Ioritz González Lertxundi jauna, ordezko lehen izangaia hautatuta geratzen da Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean, txanda irekian.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketan gainditu zuten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak. Aldaketa honako hau da:

Ioritz González Lertxundi jauna izangai hautatu bezala Biologia eta Geologia espezialitatean sartzea, Euskal Autonomia Kidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, 5.7566 puntuekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Hirugarrena.– Ioritz González Lertxundi jaunak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian adierazten diren dokumentuak aurkeztu ditu. Agiri horiek aztertu ondoren ikusten bada aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez dela, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeria egiteagatik merezi duen erantzukizuna.

Laugarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 30a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON AGIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala