Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2018ko irailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4499

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 31koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea xedatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Miguel Ángel Moreno Murga jauna, berak hala eskatuta, Komunikazio-aholkulariaren kargutik kentzea, kodea: 5223; dotazioa: 11, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-kentze honek 2018ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak. Kargu uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 31.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala