Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2018ko irailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4492

EBAZPENA, 2018ko irailaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, 2018. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena.

2018ko martxoaren 19an argitaratu zen EHAAn 2018ko martxoaren 8ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 8ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala