Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2018ko irailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4419

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 10ekoa, Ingurumen sailburuordearena, Tubacex Tubos Inoxiodables SAU enpresaren instalazioetan OCTG motako hodien fabrikazio-lerro berria ezartzeko proiektuari loturiko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitekoa. Instalazio horietan, hotzeko ijezketa bidez soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak ekoitziko dira, Amurrion (Araba).

AURREKARIAK

2008ko apirilaren 30ean, Ingurumen sailburuordeak hotzeko ijezketaren bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua eman zitzaion Tubacex Tubos Inoxidables SA enpresari Amurrioko instalaziorako.

Ingurumen sailburuordearen 2009ko otsailaren 25eko Ebazpenak aldatu egin zuen Ingurumen sailburuordeak 2008ko apirilaren 30ean emandako ebazpena. Ebazpen hartan hotzeko ijezketaren bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua eman zitzaion Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresari Amurrioko instalaziorako, eta isurketen ezaugarriei eta horien kontrolari dagokienez.

2014ko irailaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txosten bat eman zuen. Tubacex Tubos Inoxidables SAUren instalazioetan OCTG hodia fabrikatzeko lerro berri baten ezarpen-proiektuari loturiko ingurumen-inpaktuaren azterketaren hedadura eta xehetasun-maila zehaztu zituen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta betearazi egin zen Tubacex Tubos Inoxidables SAU sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, hotzean ijeztearen bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduerarako, Amurrion.

2017ko maiatzaren 11n, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk aldaketa ez esanguratsu bat eskatu zuen; alegia, 6. eta 7. pilgerretako ijezketa-trenak desmuntatzea. 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideen arabera, jakinarazitako aldaketa «aldaketa ez esanguratsu» gisakotzat kalifika daiteke.

2017ko uztailaren 20an, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa esanguratsuaren eskakizuna bete zuen, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aurrekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko abenduaren 16ko 1/2016 Legean xedatutakoari jarraikiz, Tubacex Tubos Inoxidables SAUren instalazioetan OCTG hodien fabrikazio-lerro berriaren ezarpen-proiekturako. Eskakizunarekin batera, dokumentazio tekniko hau ere aurkeztu zen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Aurkeztutako dokumentazioaren askitasuna egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, Amurrioko udal-mugartean hotzean ijeztearen bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien fabrikazio-jardueraren aldaketa esanguratsua egiteko proiekturako Tubacex Tubos Inoxidables SAUk sustatutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren 30 laneguneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko azaroaren 15ean. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion 2017ko azaroaren 7an. Era berean, espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren eskura ere egon zen, epe horretan bertan Amurrioko Udaletxean, Ingurumen Sailburuordetzan eta Ingurumen Sailburuordetzaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus).

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu zen.

2018ko urtarrilaren 17an, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17., 18. eta 19. artikuluetan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak irizpena eskatu zien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Segurtasun Sailari, Uraren Euskal Agentziari (URA) eta Amurrioko Udalari.

2018ko otsailaren 27an, egindako jendaurreko informazioaren izapidearen eta eraginpeko administrazio publikoen eta pertsona interesdunen entzunaldi-izapidearen emaitza helarazi zitzaion sustatzaileari, 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, 38. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

2018ko apirilaren 9an, sustatzaileak zarata-mugak aldatzea eskatu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hots Kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuan ezarritakora egoki zitezen. Egiaztatu da zaraten arloan ezarritako muga-balioak betetzeko neurriak ezarrita ere, balio horiek bete ezinean dagoela, eta ez dagoela haiek bete ahal izateko beste hobekuntza teknologikorik eskuragarri. Hori gorabehera, organo honetan dagoen dokumentazioan jardueran egindako hainbat neurketa daude, eta neurketok Euskal Autonomia Erkidegoko Hots Kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan finkatutako balioak betetzea egiaztatzen dute.

2018ko maiatzaren 29an sustatzaileak argibide gehigarriak aurkeztu zituen, eragindako Administrazioei eta interesdunei eskainitako entzunaldi-izapidean jasotako txostenen edukia ikusita, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskatu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, bere 1. artikuluan ebazten duenaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hura lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 9. artikuluan xedatzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da haren 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozeinetan aritzen diren instalazioak ustiatzeko.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan xedatzen duenaren arabera, funtsezko aldaketa da Tubacex Tubos Inoxidables SAUk metalen tratamendu eta estaldurarako Amurrioko udal-mugartean dituen instalazioetan proposatzen den aldaketa.

21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 1. artikuluan xedatzen duenaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea eta, horrenbestez, ingurumenaren babes-maila handia bermatzen du lege horrek, garapen jasangarria sustatzea helburutzat hartuta.

Era berean, 3/1998 Lege Orokorrak, otsailaren 27koak, ingurugiroa babestekoak, 42. artikuluan dioenarekin bat etorriz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatu behar dute besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan sartzea ingurumenean dauzkan ondorioen analisia, alternatibarik egokienak hautatzeko helburuarekin, jarduerek eragindako metaketa- eta sinergia-ondorioak aintzat hartuta.

Aipatutako abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1 artikuluan agintzen denaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar da haren I. eranskinean edo II. eranskinean jasotako edozein proiekturen ezaugarrien eraldaketarako, baldin eta aldaketa horrek, berez, beteko balitu I. eranskinean zehazten diren atalaseak. Metalen eta material plastikoen gainazalak prozedura elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamendurako haietan erabiltzen diren kubeten edo lerro osoen bolumena 30 metro kubiko baino gehiagokoa denean, arau horren I. eranskineko 4.f Multzoan agertzen dira.

Halaber, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, bere 11.4 artikuluan, eta 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluaziokoak, ebazten dutena aplikatzeko, autonomia erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta autonomi erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran txertatu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia erkidegoak horretarako eskumena badu.

21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatzeko, Ingurumen Sailburuordetzak, organo substantibo gisa, Tubacex Tubos Inoxidables SAUren instalazioen aldaketari buruz, OCTG hodien fabrikazio-lerro berri bat ezartzean datzanaz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arrunta egiteko beharrezkoa dena xedatu du. Horretarako, ingurumen-inpaktuko azterketa bat gehitu du espedientean, kontsulta publikoak egin ditu eta eragindako administrazio publikoek zein interesdunek prozeduran parte hartu dute.

Proiektuaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa eta txostenak aztertuta, eta ikusirik ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, irismen-dokumentuan jasotako baldintzak barne, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau eman du; bertan, proiektuaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egin da, eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jaso da, baita sartu beharreko azken oharrak ere, soilik ingurumen arlokoak. Zuzendaritza hori eskumeneko organoa da 3/1998 Legearen, otsailaren 27koaren, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren arabera, baita 77/2017 Dekretuaren, apirilaren 11koaren, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenaren arabera ere.

Ikusirik 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bategina onartzen duena; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren alde agertzea, Ebazpen honetako bigarren eta hirugarren apartatuetan ezarritakoaren arabera, Tubacex Tubos Inoxidables SAUren instalazioetan OCTG hodien fabrikazio-lerro berriaren ezarpen-proiekturako. Amurrioko udal-mugartean (Araba) kokatutako instalaziook hotzean ijeztearen bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzera bideratuta daude

Jarduera hori Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago. Talde honetan: 4.f taldea, metalen eta plastikoen gainazala prozedura elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamenduko asken edo lerroen bolumena 30 m3 baino gehiago denean.

Instalazioa Amurrioko Saratxo industrialdean dago. Lurzati berean daude kokatuta enpresa hauek ere: Acería de Álava SAU (Acerálava) eta Comercial de Tubos Especiales (Cotubes). Eta batera erabiltzen dituzte ondasun-erkidegoko erregimenean guztionak diren instalazio osagarri batzuk (azpiestazio elektrikoak, aire konprimituaren eta uraren tratamendurako instalazioak).

Lurzatiaren azalera 298.500 m2-koa da. Horretatik 176.729 m2 dagozkio Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresari.

Funtsezko aldaketaren proiektuan, OCTG hodiak (Oil Country Tubular Goods) fabrikatzeko lerro berri bat instalatu nahi da (aurrerantzean, OCTG lerroa). Lerro hori Tubacex Tubos Inoxidables enpresaren bidalketen biltegi ohian kokatuko da. Eraikin estalia da, eta 5.750 m2-ko azalera du. OCTG hodiak fabrikatzeko lerro berrian prozesu hauek egingo dira: ijeztea, koipea kentzea, zuzentzea, ikuskatzea, proba hidraulikoa, ebaketa, desugerketa-pasibatzea, garbiketa, lehortzea, markatzea eta produktua bidaltzea. Lerro berriak instalazio hauek izango ditu: 1.010 kw-eko 11. pilger ijezketa-trena, hodia garbitzeko eta koipea kentzeko instalazioa, koipegabetzailea berreskuratzeko instalazioa, lehorrean ebakitzeko makina, zuzengailu automatikoa, presio-probak egiteko proba hidraulikorako makina, bi desugerketa-aska (bat, 70 m3-koa, eta bestea 20 m3-koa), askak berotzeko gas natural bidezko urpeko errekuntza-sistema, gasentzako garbiketa-dorrea, garbigailua, errekuntzako lehorketa-labea, ultrasoinuen makina eta X izpi bidezko fluoreszentzia-analizagailua.

OCTG hodiak fabrikatzeko lerroak ez du egungo fabrikazio-lerroetarik bat ere ordezkatuko; aitzitik, funtsezko produktu berri baten fabrikazio efizientea eskura jartzen du. Funtsezko aldaketarekin ez da aldatuko instalazioaren ekoizpen-ahalmena, orain arte 5. eta 10. pilgerretako ijezkailuetan ekoizten zen hodiaren zati bat, zeuden instalazioetan desugertzen zena, aurrerantzean OCTG lerro berrian desugertuko delako. Gainera, lerro horietako ekoizpenaren zati bat OCTG lerro berrira aldatuko da erabat.

Lantegiaren ekoizpen-ahalmena, aldaketa eta gero, soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzeko 17.850 hodi tona urtean da. Eta guztizko ekoizpen-ahalmena, 24.000 tonakoa urtean.

OCTG hodi-lerroan bi produktu ekoizten dira: SA (solution annealed), fabrikazio-prozesuan bero-tratamendua jasotzen duena (bero-tratamendua egungo instalazioetan egingo da), eta CH (cold hardened), fabrikazio-prozesuan bero-tratamendua jasotzen ez duena.

Egungo hodien fabrikazio-lerroan (aurrerantzean, TTI) prozesu hauek egiten dira: ijeztea, plasma bidezko ebaketa, koipea kentzea, urberritzea, bero-tratamendua, ikuskatzea, urragarri bidezko ebaketa, bizar-kentzea, proba hidraulikoa, desugerketa/pasibatzea, hotzean urberritzea, presio-garbiketa, beroan urberritzea, markatzea eta produktua bidaltzea.

Hauek dira instalazioko prozesu nagusiak:

1. prozesua: Hodi-fabrikazioa, TTI lerroan.

– 1.1. azpiprozesua.– Ijezketa hotzean.

Hotzean laburtu eta luzatzeko prozesua da; ijezketa 1., 2., 3., 4., 5., 8., 9. eta 10. pilger ijezketa-trenetan egingo da. Ijezketa-eragiketaren barruan, hodiak kanpotik eta barrutik automatikoki olioztatzen dira. Olioak zirkuitu itxian funtzionatzen du. Koipe-lurrunezko hodei txiki bat sortu ohi da.

– 1.2. azpiprozesua.– Ebaketa.

Nahi den ebaketa lortu ondoren, makinatik irteterakoan hodiak automatikoki ebakitzen dira aurrez ezarritako luzeretan. Plasmarekin ebakitzeko 5 makina, urragarriarekin ebakitzeko 2 makina, lehorrean ebakitzeko makina 1 eta disko-zerra 1 daude. Partikula eta hauts metalikoak aireratzen dira.

– 1.3. azpiprozesua.– Aurretiazko koipegabetzea.

Ijezketatik ateratzerakoan, ebaketaren ostean, hodien barrualdea koipegabetzen da, 90 ºC-ra dagoen koipegabetzaile alkalinoa ponpatzearen bidez, eta ondoren xukatu egiten da.

– 1.4. azpiprozesua.– Koipegabetzea.

Hodiak 90 ºC-ko soluzio alkalinoan koipegabetzen dira, 12 m3-ko 5 upeletan, hodi murgilduaren bidez berotzen direnak (gas naturala). Eragile koipegabetzailearen soluzioak zirkuitu itxian funtzionatzen du. Koipegabetzeko bi lerro daude.

Koipegabetze-soluzioaren balio-bizitza areagotzeko eta aldi berean «koipegabetze-lohiak» hondakin arriskutsua sortzea minimizatzeko, fabrikaren kanpoaldean seriean konektatutako bi dekantagailuz osatutako instalazioa dago. Garbiketa-andel gisa funtzionatzen dute, eta horrela, koipegabetze-soluzio iragazia pilgerren upeletara itzultzen da eta dekantatutakoak neutralizazio-instalazioari lotutako «agortuak» izeneko putzura purgatzen dira.

10. pilgerrak koipegabetze-aska propioa du.

– 1.4. azpiprozesua.– Urberritzea.

Hodiak garabiaren bidez urberritze-upeletara garraiatzen dira. 50 ºC-ra dauden edateko uraren bi upel daude, eta horiek koipegabetze-upelen beroa aprobetxatuz berotzen dira.

10. pilgerrak koipegabetze-aska propioa du.

– 1.5. azpiprozesua.– Koipegabetze azidoa.

Hodien barrualdeko eta kanpoaldeko garbiketa hobetu eta modu horretan hodiaren gainazalaren kalitatea eragin dezakeen konformazio-prozesuko edozein olio-arrasto ezabatze aldera, hodiak desugertze-gunera bidaltzen dira eta bertan, aldez aurretik urberritu ondoren, murgildu egiten dira.

Denbora labur batean HF eta HNO3 soluzio batean urberritzen dira eta ondoren, berriz ere urberritzen dira.

– 1.6. azpiprozesua.– Bero-tratamendua.

Hodien bero-tratamendua 5-6 t/h-ko ahalmena eta 1.050 eta 1.180 ºC arteko tenperatura gama duten, ezaugarrien eta dimentsioen arabera, gas naturalez elikatutako hipertenplaketa-labeetan gauzatzen da.

Labeetan zirkuitu itxian uraren bidezko hoztea dago eta helburu horretarako putzu batzuk daude nabearen kanpoaldean, mendebaldeko hegalean.

– 1.6. azpiprozesua.– Zuzentzea, ebakitzea, ertzetako bizarrak kentzea.

Akaberen gunean, hodiek hainbat mekanizazio-eragiketa jasaten dituzte neurriak doitzeko. Halaber, ultrasoinu eta korronte induzitu bidezko kontrol-sistema bat dago, eta ultrasoinuen makina, likido sarkorren bidezko ikuskatzea eta zirkuitu itxiko ur-sistema ere bai.

– 1.7. azpiprozesua.– Proba hidraulikoa.

Bukatutako hodiekin proba hidraulikoa egiten da, presioaren kontrako estankotasunaren ezaugarriak ondo kontrolatzeko. Zirkuitu itxiko ura erabiltzen da, eta ez da hura berritu behar, gehitu baizik, hodien arrastean galtzen delako.

– 1.8. azpiprozesua.– Gainazalaren tratamendua.

Ondoren, hodiek beroan egindako pasibatzea jasaten dute (50 ºC), azido nitriko eta fluorhidrikoko bainuetan, eta jarraian, beroan egindako garbiketa. Upelak berotzeko, gas naturalez elikatutako urpeko errekuntza erabiltzen da.

Gainazal-tratamenduen gunean ondorengo instalazioak daude:

– Desugerketa-upelak - pasibatzea, koipegabetzea eta garbitzea.

– Pasibazio-gasen garbiketa eta neutralizazioa.

– Uren tratamendua. Neutralizazioa kare-esnearekin eta dekantazioa.

Upelen inguruneko lurrun azidoak nabetik kanpoaldera irteera zuzena duten 6 erauzgailu zentrifugoren bidez erauzten dira. Upelen gaineko bilketa zuzenerako, puzteko eta gasak xurgatzeko sistemak daude, eta kanpoaldean kokatuta dauden bi ekipo garbitzaileetaraino bideratzen dituzte.

Azidoak berreskuratzeko, sistema bat du. Sistema horren bidez, guztiz berreskuratu daitezke, ioi-elkartrukeko erretxina batetik pasatu ondoren.

– 1.9. azpiprozesua.– Hotzean urberritzea.

Giro-tenperaturan dagoen ur neutralizatuko bainuan hodiak murgiltzea.

– 1.10. azpiprozesua.– Presio bidezko garbiketa.

Giro-tenperaturan dagoen presiozko uraren injektatzen da, hodiaren barrutik eta kanpotik.

Garbiketa-urak Nerbioi ibaiaren ibilguaren ondoko lurzatiaren ekialdean dauden 500 m3-ko aireko andeletako batera bideratzen dira. Ur hau beste industriako erabilera batzuetarako aprobetxatzen da, esaterako, hozteko edo bainuak prestatzeko.

– 1.11. azpiprozesua.– Beroan urberritzea.

Ur neutralizatu beroko (70 ºC) bainuan hodiak murgiltzea. Bainua errekuntza murgilduaren bidez berotzen da.

– 1.12. azpiprozesua.– Lehortzea.

Hodiak garabiaren bidez igotzen dira, airean lehortzen dira eta sailkatutako kutxatilategietan uzten dira, motaren eta ezaugarrien arabera.

– 1.13. azpiprozesua.– Kontrola eta amaierako markatzea.

Produktu bukatuak ikusiz gainbegiratzen dira, eta altzairu-gradua neurtzen da (X izpiz), eta luzera, markatu aurretik. Bezeroak edo hirugarrenek ikuskatzeko mahaiak eta elementuak ere badaude.

2. prozesua: hodi-fabrikazioa, OTCG lerroan.

– 2.1. azpiprozesua.– Ijezketa hotzean.

Neurri jakin bateko hodia plastikoki itxuragabetzea (arbastatzea) hodiaren hasierako diametroa eta lodiera baino txikiagoak direnak lortu arte (akabera). Ijezketa olio-bainu baten bidez egiten da. Olioak zirkuitu itxian funtzionatzen du.

Ijezketa 5., 10. eta 11. pilger ijezketa-trenetan egiten da. 11. pilger ijezketa-trenak xurgagailu propioa du.

– 2.2. azpiprozesua.– Koipegabetzea eta urberritzea.

Ijezketaren ondoren, hodiaren barnealdeko eta kanpoaldeko gainazalak olioz eta koipez gabetzeko, 11. pilgerreko hodietan, hodia garbitzeko saguarekin zuzendutako sistema bat erabiltzen da; arrabota maneiatzen da, koipegabetzaile alkalinoa duena, eta gero xukatu egiten da. Ondoren, hodia urberritzen da, likido koipegabetzaileen arrastoak kentzeko. Ur horiek ur alkalinoak tratatzeko instalaziora bideratzen dira.

Koipegabetze-soluzioaren balio-bizitza areagotzeko eta aldi berean «koipegabetze-lohiak» hondakin arriskutsua sortzea minimizatzeko, fabrikaren kanpoaldean seriean konektatutako bi dekantagailuz osatutako instalazioa dago. Garbiketa-andel gisa funtzionatzen dute, eta horrela, koipegabetze-soluzio iragazia pilgerren upeletara itzultzen da eta dekantatutakoak solteko gaietarako edukiontzi handi batera purgatzen dira.

– 2.3. azpiprozesua.– Zuzentzea.

Zuzengailu automatiko bat erabiltzen da, prentsa motakoa.

– 2.4. azpiprozesua.– Ultrasoinu bidez ikuskatzea.

Ondoren, hodiak ultrasoinuz aztertzen dira, balizko akatsak hauteman eta lodierak neurtzeko. Sistemak ur-zirkuitu itxia du.

– 2.5. azpiprozesua.– Proba hidraulikoa.

Jarraian, bukatutako hodiekin proba hidraulikoa egiten da, presioaren kontrako estankotasunaren ezaugarriak ondo kontrolatzeko. Zirkuitu itxiko ura erabiltzen da, eta ez da hura berritu behar, gehitu baizik.

– 2.6. azpiprozesua.– Ebaketa.

Azkenik, hodiak lehorrean ebakitzen dira, aurrez ezarritako neurriekin. Ebaketan sorturiko hautsa kartutxodun iragazki automatikoa duen hauts bilgailu batekin jasotzen da. Ez du kanporako irtenbiderik.

– 2.7. azpiprozesua.– Gainazalaren tratamendua (desugerketa).

Hodien gainazala desugerketa-instalazioan tratatzen da. Instalazio horretan bi upel daude:

– Desugerketa-upela (70 m3), azido nitrikozko (% 60a, desugerketa-instalazioan erabilitako bera) eta azido fluorhidrikozko (% 40an, beste desugerketa-instalazioan % 70-75an erabiltzen da) bainuarekin.

– Garbiketa-upela (20 m3-koa), ur bainuarekin.

Bi upelak kabina itxi batean daude (erabat itxita), eta hobi handi baten gainean, isurketarik egonez gero, euste-aska izan dadin. Bainua gas naturalaren bidezko urpeko errekuntzaren bidez berotzen da bainua, 40 ºC-ra, eta xurgapen lokalizatua eta arazte-ekipora (lantokiaren kanpoaldean kokaturiko gas-garbiketarako dorrera) arteko gas-eroapena ditu.

Azido agortuaren bainua nahiz upelaren hondoetako mahukak hondakin arriskutsua kudeatzeko baimena duen kudeatzailearen zisterna-kamioira zuzenean erretiratuko dira. Horrenbestez, ez dago aurreikusita hondakina lantokian biltegiratzea.

– 2.8. azpiprozesua.– Garbitzea.

Giro-tenperaturan dagoen presiozko uraren injektatzen da, hodiaren barrutik eta kanpotik.

Garbiketa-urak neutralizatze-lantokira eramaten dira, tratatzeko.

– 2.9. azpiprozesua.– Lehortzea.

Hodiak erabateko errekuntzako lehortze-labera igarotzen dira, erabat lehortzeko. Lantokiaren barnealderako xurgatze-sistema du labeak, errekuntza erabatekoa izango denez.

– 2.10. azpiprozesua.– Markatzea eta amaierako kontrola.

Bukatutako produktuen amaierako kontrola egiten da (neurtzea, pisatzea, altzairu-maila eta neurriak kontrolatzea), eta markaketa.

3. prozesua: zerbitzu orokorrak.

Prozesu horrek eragiketa osagarriak eta mantentze-lanetakoak bilbatzen ditu, eta horien artean beste prozesuetan erabiltzen diren ekipamenduak eta makineria, hala nola bulegoetako hainbat jarduketa.

Tubacex Tubos Inoxidables SAUren lantokian energia-baliabide hauek erabiltzen ditu ekoizpen-prozesuan: energia elektrikoa (ijezketa-trenetarako) zuzengailurako, garbigailuetarako, desugerketako eta neutralizatuko garbiketa-garabietarako, ultrasoinuen makinarako, ebaketa- eta argiztapen-makinetarako); eta gas naturala (ijezketa-treneko koipegabetze-upeletarako, desugerketa-upeletarako eta garbiketa murgildurako, hipertenplaketa-labeetarako eta berokuntzarako). Uste da energia elektrikoaren kontsumo osoa 17.093.111 kwh-koa izango dela urtean, eta gas naturalarena, ordea, 36.218.522 kwh-koa urtean.

Kontsumorako sareko ura kontsumitzen du instalazioak hauetarako: edateko ura, zeharkako eta zuzeneko hozte-sistemak, urberritzea, proba hidraulikoak, gainazaleko tratamenduaren garbiketa-upelak, garbiketa-prozesua, gasen garbigailua eta hipertenplaketa-labeak hoztea. Urteko kontsumoa 128.701 m3 izatea aurreikusi da.

Instalazioan sortutako hondakin-uren motak:

– Industria-urak: neutralizazio-instalazio batean tratatzen eta kontrolatzen dira, ondoren desugertze-garbiketen upeletara, gasen garbiketa-dorreetara, kare-esnearen prestaketara, desugertze-bainuetara eta desugertze-bainuen garbiketara birzirkulatzeko. Soberakina Aceralavaren hozte zuzenaren zirkuitura bideratzen da, eta beraz, ez da isurketaren benetako isurtze bat. Beraz, Amurrioko Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresaren jarduerak ez du industriako hondakin-urik isurtzen.

– Hozte-urak: Amurrioko Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak zirkuitu itxian hozteko 5 dorre ditu; ponpaketa-ekipo bat du, ekipoak hoztean eta fabrikako prozesuetan erabiltzen den ura birzirkulatzeko.

– Ur sanitarioak: komun, zerbitzu eta aldagelen bi gune desberdinetan sortutako urak. Hobi septikora bideratzen dira eta azkenean, Nerbioi ibaiaren ibilgura isurtzen dira.

– Euri-ur garbiak: fabrikaren azalera guztian biltzen dira eta ibaira bideratzen dira.

Instalazioak atmosferara igortzeko 22 gune ditu, igorle hauei lotuak:

– Errekuntza-prozesuetan sortutako igorpenak (berokuntza-galdarak, hipertenplaketa-labeak, koipegabetze-beroketa, desugertze-pasibatze bainuaren beroketa).

– Ebaketa eta bizar-kentze eragiketetan sortutako partikulen igorpenak.

Lurrunen igorpenak (ijezteko makinen, koipegabetzearen, desugertze eta pasibatzearen eta disolbatzaile bidezko garbiketa-eragiketen lurrunak).

Lantokiak, nagusiki, ijezketa-prozesuan sortzen ditu hondakinak (ijezketa-olio halogenatua), hala nola koipegabetze-prozesuan (koipegabetzaile alkalino agortua, koipegabetzaile alkalinoaren lohiak), gainazal-tratamenduan (azido agortuak, upelaren hondoko lohi metaliko azidoak), hondakin-uren tratamenduan (ur azidoen neutralizazio-lohiak, prentsa-iragazkiko lohiak), proba hidraulikoetan (skimmer olio kutsatua) eta zerbitzu orokorretan.

Gaur egun, Metalen eta Plastikoen Gainazalak Tratatzeko BREFean jasotako teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira (Surface Treatment of Metals and Plastics, 2006ko abuztua). Zehazki, teknika erabilgarri on horiek, besteak beste, hauek dira:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Baldintza eta betekizun hauek ezartzea Tubacex Tubos Inoxiodables SAU enpresaren instalazioetan OCTG motako hodien fabrikazio-lerro berria ezartzeko egokitze- eta muntaketa-lanetarako. Instalazio horietan, hotzeko ijezketa bidez soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak ekoitziko dira, Amurrion (Araba).

Instalazioaren egokitze- eta muntaketa-baldintza orokorrak.

Tubacex Tubos Inoxidables SAUk aurkeztutako proiektu teknikoaren eta ingurumen-inpaktuaren azterlanaren arabera, OCTG lerroari loturiko jarduerak bete dira. Horrenbestez, sustatzaileak obra-amaieraren txostena helarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, obrak egin bitartean gertaturikoak adierazita, baita hondakinak zuzen kudeatzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako neurriak ere.

Txosten horretan, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatu behar dira, zenbaketari eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

Hirugarrena.– Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak Amurrioko udalerrian sustatutako hotzean ijeztearen bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko eta amaitzeko ondorengo baldintza eta eskakizunak ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Babes- eta zuzenketa-neurriak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Tubacex Tubos Inoxidables SAUren instalazioa ustiatzean, baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren igorpenek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar atmosferara igortzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor horretatik salbuetsi daitezke igorpen konfinatu gabeak, baldin eta horiek biltzea ez bada teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria, edota egiaztatzen bada ingurunean kalte urria eragiten dutela.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko igorpenik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

Instalazioaren titularrek bete beharko dituzte Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak 5. artikuluan jasotzen dituen betebeharrak.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako ILE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.1.2.– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Bada, instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

B.1.3.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Hotzean ijeztearen bidez soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko Tubacex Tubos Inoxidables SAUren instalazioak foku konfinatu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurketa-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

B.1.4.– Igorpenaren muga-balioak.

a) Igorpen atmosferikoek igortzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Igorpen-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuko 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Igorpenen muga-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala, ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.

B.1.5.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Instalazioaren titularrek bete beharko dituzte Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak 5. artikuluan jasotzen dituen betebeharrak.

Guneetako hondargasak husteko tximiniak B.1.3. atalean ezarritako kota baino gehiagora helduko dira. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako neurketa-kontrol bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

Igorpen lausoak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

B.2.– Isurketak egiteko baldintzak.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: altzairu herdoilgaitzezko hodien fabrikazioa.

Jarduera taldea: askotariko manufakturak.

Mota-taldea-EJSN: 1 - 07 – 2420.

Ebazpen honek isurketa baimentzeko hainbat fase aurreikusten ditu, Kutsadura Murrizteko Programa (KMP) bati lotuak, isurketak pixkanaka egokitzeko:

1.– Hasierako fasea (KMPa indarrean – isurketa baimendua: arazteko instalazioak zati batean eginda):

Titularrak hondakin-uren fluxuak batu beharko ditu, batera tratatzeko. Horretarako, teknika erabilgarri onenak hartuko ditu kontuan. Faseka egin ahalko da bateratzea, helburua izanik isuri guztiak saneamendu-sare orokorrera konektatzea, ahal denean.

Baldin eta ez bada bideragarria batera tratatzea orain baimenduta dauden isuri guztiak, aurrera egin beharko da saneamenduko barne-sarearen diseinuan, zeina etorkizuneko sare nagusiarekin konektatuko baita.

2.– Amaierako fasea (KMPa amaituta – isuriak eskualdeko HUAk jaso ditu): arroko organismoak KMParen amaierako txostena egin ondoren abiaraziko da fase hau, jarduketa guztiak behin burututa.

B.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua:

(Ikus .PDF)

B.2.2. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak:

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Isurketaren muga-balioak.

Ondorengo zerrenda honetan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako isurien muga-balioekin:

(Ikus .PDF)

Ezingo da diluzio-teknikarik erabili, isurketaren muga-balioak lortzeko. Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Kontrara, titularrak beharrezkoak diren prebentzio-neurriak hartu beharko ditu sortu duen kutsadura murrizteko, edo beharrezkoak neurri zuzentzaileak ezarri arazteko instalazioetan, isurketa ez dadin izan aipatutako arauok urratzearen kausa.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den beste gairik isurtzea, bereziki gai arriskutsurik (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria).

Ez dira baimentzen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak, ezkutuko purgaketa izango bailirateke. Gertatuz gero, jakinarazi beharko dira eta dagokien isurketarako baimena eskatu beharko da.

B.2.4.– Kutsadura murrizteko programa (KMP) - Arazteko eta husteko instalazioak.

B.2.4.1.– Xedea.

Saratxoko hodi-fabrikan proposatutako KMPak berekin dakar isurketa pixkanaka egokitzeko beharrezkoak diren arazteko instalazioak egin eta martxan jartzea edo neurri zuzentzaileak ezartzea.

B.2.4.2.– Deskribapena.

1.– Hasierako fasea.

– Arazteko instalazioak funtzionamenduan:

(Ikus .PDF)

– Instalazioak eraikitzea: fase horretan, titularrak KMPa betearazi behar du:

I. jarduketa – 2021eko martxoaren 31 baino lehen:

– Tubacex Tubos Inoxidables SAUren eginbeharrak:

a) Fluxuak bateratzea, batera tratatzeko. Faseka egin ahalko da bateratzea, helburua izanik isuri guztiak saneamendu-sare orokorrera konektatzea, ahal denean.

Baldin eta ez bada bideragarria batera tratatzea orain baimenduta dauden isuri guztiak, aurrera egin beharko da saneamenduko barne-sarearen diseinuan, zeina etorkizuneko sare nagusiarekin konektatuko baita.

Titularrak sei hilean behin jakinaraziko dio Uraren Euskal Agentziari zein aurrerapen egin diren Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresaren instalazioetan, saneamenduko bere barne-sarea hodi biltzaile nagusiarekin konektatzeko, zeinak isuri oro eskualdeko etorkizuneko HUAra bideratu beharko baitu. Era berean, urtean behin jakinaraziko dio aurrekoa Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen honetako c.2 apartatuan aipatutako ingurumena zaintzeko programa atxikita.

– Hodi-fabrikako hondakin-urak Amurrioko saneamendu integraleko sistema nagusira isurtzea, eta jabari publiko hidraulikora gehiago ez isurtzea.

– Aipatutako KMParen amaieraren jakinarazpena eta egiaztapena, administrazio hidraulikoaren erakunde kolaboratzaileak egindako txostenaren bidez (MAM/985/2006 Aginduaren 13. artikulua).

2.– Amaierako fasea.

– Isuriak eskualdeko saneamendu-sarera isurtzea.

Ezin izango da arazketa-instalazioetan «bypass» bidez hondakin-urik isuri.

Arazteko instalazioen errendimendua ez murrizteko, ahal dela, kutsatu gabeko euri-uren jarioak gehitzea ekidingo da.

Nolanahi ere, isurketa eragin duen jarduerari dagozkion eta teknika erabilgarri onenak hartuko dira kontuan, edo, hala badagokio, ingurumena babestearen arloan maila baliokidea duten teknikak.

Gerora ikusten bada arazteko instalazioak ez direla nahikoak isurketako emisioaren muga-balioak eta ingurune hartzailearen ingurumen-kalitateko arauak betetzeko, arazteko instalazioetan egin beharreko aldaketa guztiak egin beharko ditu titularrak, baimendutako ezaugarrien araberakoa izan dadin isuria. Aurretik, hartuko dituen neurriak arroko bulegoari jakinarazi beharko dizkio, eta, behar bada, baimena bera ere aldatu beharko du.

B.2.4.3.– Isurketa kontrolatu eta husteko elementuak.

Isurketa baimendu bakoitzean kontrol-puntu bat egongo da, arazteko instalazioen atzean kokatua, emaria neurtu eta laginak hartu ahal izan ditzan isurketa ikuskatuko duen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziak edo administrazio hidraulikoaren erakunde kolaboratzaileak.

1., 2. eta 8. kontrol-puntuen eta jabari publiko hidraulikora egindako isurketa-puntuen artean ezingo da egon husteko azpiegituretarako lotune gehiagorik. Hala, efluenteen ezaugarriak ez dira aldatuko puntuon artean.

Kontrol-puntuak gaindituta, 4., 5. eta 10. isuriak huste-azpiegitura komun batera gehituko dira, jabari publiko hidraulikora isurtzeko amaierako puntura iritsi arte.

Kontrol-puntuak gaindituta, 3. eta 9. isuriak huste-azpiegitura komun batera gehituko dira, jabari publiko hidraulikora isurtzeko amaierako puntura iritsi arte.

Kontrol-puntuak gaindituta, 6. eta 7. isuriak huste-azpiegitura komun batera gehituko dira, jabari publiko hidraulikora isurtzeko amaierako puntura iritsi arte.

B.2.5.– Baldintza ekonomiko-administratiboak.

B.2.5.1.– Baimenaren indarraldia: 1 - Hasierako fasea. (KMParen I. jarduketa gauzatzea).

Isurketa-baimenaren indarraldia 2021eko martxoaren 31n amaituko da (1 - Hasierako fasea), non eta ez den aurretiaz aurkezten II. jarduketan eskatutako dokumentazioa, eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak askitzat jo badu.

KMPan aurreikusitako jarduketak amaituta, eskatzaileak arazteko instalazioak martxan jarri eta behar bezala funtzionatzen ari direla edo neurri zuzentzaileak ezarri dituela jakinarazi beharko du, administrazio hidraulikoaren erakunde kolaboratzaileak egin diren lanekin ados dagoela («2- Amaierako fasea: KMPa amaituta» ataleko baldintzak betetzeagatik) adierazten duen txostena atxikita (MAM/985/2006 Aginduaren 13. artikulua). Jakinarazpen hori idatziz helarazi beharko zaio Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari betiere 2021eko martxoaren 31 baino lehen.

Titularrak instalazioak martxan jarri dituela jakinarazi ondoren, arroko organismoak, egoki jotako egiaztapenak egin ondoren, hala badagokio, KMPa amaitu izanaren txostena emango du, eta «2- Amaierako fasea: KMPa amaituta» ataleko isurketa-baimena aldatuko da.

B.2.5.2.– Isurketak kontrolatzeko kanona.

Uren Legearen 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua eta IV. eranskinean jasotakoa aplikatuta, isurketak kontrolatzeko kanonaren (IKK) urteko zenbatekoa kalkulatzeko baimendutako isurketa-bolumena isurketa-kontrolaren unitateko prezioarekin biderkatu beharko da, formula honen arabera:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(*) 22/2013 Legeak ezarritako oinarrizko prezioa (abenduaren 26ko BOE), 2014ko urtarrilaren 1etik indarrean.

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, IKKren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Titularrak likidatu beharreko urteko IKKren zenbatekoa ebazpen honetan ezarritakoa da, non eta ez den gertatzen isurketa-baimenaren baldintzen aldaketaren bat, kalkuluko faktoreei eraginez.

Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez –BOEn argitaratutakoak–. Tasa horretan, kitatu den IKKren zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, urteko ekitaldiko IKKren zenbatekoa baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, ekitaldiko egun kopuru osoarekin alderatuta.

IKKa autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (Uren Legearen 113.7 artikulua).

– Jabari publiko hidraulikora isurketa gehiagorik ez egitea eta isurketak kontrolatzeko kanonaren indarraldia.

Jabari publiko hidraulikora isurketa gehiagorik egiten ez bada, izan estolda-sarera lotura ezarri delako, izan isurketaren jarduketa eragilea amaitu delako, titularrak horren berri eman beharko dio Uraren Euskal Agentziari eta Ingurumen Sailburuordetzari, txosten batean jasota utz dezan isurketak kontrolatzeko kanonaren azken sortzapen-eguna. Oro har, titularraren jakinarazpeneko data erabiliko da, baldin eta isurketak benetan amaitu badira.

Isurketen amaiera jakinarazten ez den bitartean sortuko da isurketak kontrolatzeko kanona. Horrenbestez, arroko organismoak dagokion likidazioa emango du Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294. artikuluari jarraikiz.

B.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

a) Instalazioetan sortutako hondakin guztiak hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren arautegi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

b) Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

c) Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu beharko da, balorizatzaile baimendu bati emanda. Hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra izango da teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik ezinezkoa izatea haiek balorizatzea. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

d) Halaber, hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraiki.

e) Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu egingo dira, Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiak, 2002ko abenduaren 19koak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

f) Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Abenduaren 16koak, onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d atalean) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

g) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru iragazgaitza izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

h) Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu edo galduko balira, edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatua Ingurumen Sailburuordetzan eta Amurrioko Udalean.

j) Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, 180/2015 Errege Dekretua, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

k) Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, 25. artikuluan aurreikusten dituen, eta 180/2015 Errege Dekretuak, matxoaren 13koak, 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakiz, garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

l) Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1013/2006 Erregelamenduan, 2006ko ekainaren 14koan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakin mota eta horren osagai arriskutsuak definitzen dituzte kode horiek. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balioztapena kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Ondorengo hondakinak instalazioan sortzen diren instalazioaren andeletatik zuzenean bildu beharko dira, aurrez ontziratu edo biltegiratu gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko:

1.– Azido nitriko agortua.

2.– Ur azidoen neutralizazio-lohiak.

3.– Hozte-putzuetako lohiak.

4.– Disolbatzaile organiko ez-halogenatua.

5.– Uraren oinarriko koipegabetze-disolbatzailea.

6.– Koipegabetze alkalinoaren lohiak.

d) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino luzaroago gorde. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Tubacex Tubos Inoxidablesek tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

i) Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko da.

j) Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako industriako olio erabilia.

k) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta Toki Erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki Erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

l) Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Tubacex Tubos Inoxidables SAUk era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

n) Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

o) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Tubacex Tubos Inoxidables SAU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

q) Baldin eta Tubacex Tubos Inoxidables SAU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 ) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, Tubacex Tubos Inoxidables SAU ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

r) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira g) eta h) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) eta p) letretan aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikuluan) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horretaz gainera, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Zeharkako hozte-zirkuituetako lohiak gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan ispilu-sarrera dute, eta hondakin arriskutsuaren izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez araudi berria dago. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta aurretiaz karakterizatzen badira, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE zerrenda aldatzen duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko erabaki bidez argitaratutako hondakinen Europako zerrendan eta hondakinei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen eta Zuzentarau jakin batzuk indargabetzen dituen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamenduan ezarritako irizpideen arabera. Emaitza horiek Ingurumen Sailburuordetzara igorri beharko dira. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, ebazpen honetako B.3.1 apartatuan zehazturikoa aplikatu beharko da.

b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak, materialen arabera, egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati, ontzi-hondakinen kasuan.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizazioa denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

c) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Tubacex Tubos Inoxidables SAUk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraiki egingo da hondakinen karakterizazioa.

f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Tubacex Tubos Inoxidables SAU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 ) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, Tubacex Tubos Inoxidables SAU ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

i) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira e) eta f) letretan aipatutako agiriak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta g) eta h) letretan aipatutakoak, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

B.4.– Ontziak merkaturatzea.

Tubacex Tubos Inoxidables SAUk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrean (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 Legea) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Tubacex Tubos Inoxidables SAUk, urte natural baten zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:

– 250 tona, beira bakarrik bada.

– 50 tona, altzairua bakarrik bada.

– 30 tona, aluminioa bakarrik bada.

– 21 tona, plastikoa bakarrik bada.

– 16 tona, zura bakarrik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak bakarrik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

B.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.

a) Tubacex Tubos Inoxidables SAUk neurri hauek hartuko ditu: ebazpen honen Hirugarrena.D.4 apartatuan –ezohiko jardunari aurrea hartzeko eta halakorik gertatuz gero izan beharreko esku-hartzeari buruzkoa– eta Hirugarrena.B.3. apartatuan –hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzkoak– jasotakoak.

b) Lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak konplituz aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenari jarraiki, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk lurzoruaren babesa bermatzeko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

c) Halaber, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan, 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan, eta abenduaren 16koan, xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria, esteka honetan eskura daitekeena:

http://www.euskadi.eus/informazioa/lurzoru-kutsatuen-eta-lurpeko-uren-gaineko-arauzko-eskakizunak-aplikatzea-ingurumen-baimen-integratua-behar-duten-instalazioetan/web01-a2ingkut/eu/

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen ibiltzen den erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

c) Gainera, dena delakoagatik, instalazioa abian jarri ondoren eta funtzionatzen duen bitartean, berekin lursaileko lurrak hondeatzea dakarten obrak egitea aurreikusten denean, honako neurriak hartu beharko dira, ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoaren aplikazioaren kaltetan izan gabe:

Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialen bereizte egokia kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

Materialak hondakindegietan biltegiratzea badago aurreikusita, karakterizazioa hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatua izango da. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Hartara, lagin konposatu bakoitzaren erreferentziazko bolumena 500 m3-tik gorakoa izan ahalko da, afekzio homogeneoa aurreikusten bada, eta 500 m3-tik beherakoa, afekzio heterogeneoa aurreikusiz gero.

Kutsatzaileak dituztela detektatu zaien materialak ebakuatu baino lehen, materialentzat aurreikusitako norako zehatzari buruzko informazioa bidali behar zaio ingurumen-organo honi, berariaz baimendutako kudeatzaileak egindako tratamendu-kontratu egokiaren kopiarekin batera.

Aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

Aurreikusitako hondeaketa-prozesuan lurpeko ura dagoela detektatzen bada, berehala karakterizatu eta kudeatu edo isuri egin beharko da, eta kasu horretan tratamendu-kontratu egokia izan beharko da, edo, bestela, isurtzeko baimen egokia, eta kasu bakoitzean ezarritako eskakizunak bete egin beharko dira.

Langile guztien laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko, hondeaketa-lanetan zehar, erakundeak bete eta betearazi beharko ditu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko xedapenak, bai eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren bestelako xedapenak ere.

e) Hondeatutako materialen kantitateak erregelamenduz bidez ezarritako atalaseak gainditzen dituenean, hondeatu beharreko materialen karakterizazioa gaikako hondeaketa-plan baten arabera egingo da, zeinak kontuan hartu beharko baitu aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 13. artikuluan adierazitako edukia, eta ingurumen-organoak onartu beharko baitu, betetzen hasi aurretik.

f) Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egingo dela instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

g) Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.

B.6.- Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera-maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula: industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez zaratarentzat ezarritako kalitate akustikoaren helburuak gainditzen direnean, hain zuzen ere, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean garatzen den zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei buruzko urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. eta 16. artikuluetan adierazten direnak, jarduerak beharrezko neurriak hartu beharko ditu helburu horiek gainditu ez daitezen.

c) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handitu behar sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

d) OCTG lerro berriarekin lotutako zarata-sorburuei dagokienez, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu instalazioak 213/2012 Errege Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoak, I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak transmititu ez ditzan kanpoko ingurumenera, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat inongo eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiolarik, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

C.1.1- Kanpoko kontrolak.

Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak bere igorpenak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

(1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) apartatuan azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batezbesteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu beharko da.

C.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

Baimenaren hasierako fasean, titularrak Uraren Euskal Agentziaren eta Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean egiaztatu beharko du zein baldintzen arabera egiten dituen isuriak ingurune hartzailera. Kontrol analitikoak maiztasun honekin egingo dira:

(Ikus .PDF)

Kontrol bakoitza «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 255. artikulua), eta baimendutako parametro guztiei egingo zaie. Baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen direla ulertuko da parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen direnean.

Kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 PK); edo, bestela, formatu digitalean, jerrazkin@uragentzia.eus helbidera, laginak hartu eta hilabeteko epean. Era berean, urtean behin bidaliko dio aurrekoa Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen honetako c.6 apartatuan aipatutako ingurumena zaintzeko programa atxikita.

Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbiderapenei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Egun erabiltzen diren azterketa-metodoen bestelakoak ere ezarri ahalko dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

Egoki deritzonean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Era berean, arazketa-instalazioak ustiatzeko titulazio egokia duen arduradun bat izendatzeko eskatu ahal izango dio titularrari.

C.3.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

a) Ebaluazioa indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo

b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, LAeq,Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da hiru urtez behin. Izandako emaitzen arabera, neurketak egiteko beste maiztasun bat erabaki ahal izango da.

c) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.

d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, ebaluazio-puntu zehatzak jasoko dituena. Ebazpen honen Laugarrena.C.7 apartatuan aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da proposamena.

C.5.- Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

a) Instalazioaren funtzionamenduaren ondorioz kokapenean egon daitezkeen gai arriskutsuak direla eta, kutsadura arriskuaren ebaluazio sistematiko bat gauzatuko du Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak, ohiko baldintzetan zein ohikoak ez diren baldintzetan. Ebaluazio hori gutxienez bost urtean behin egingo da, eta lehen aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16.2 artikuluan jasotako lurzoruaren egoerari buruzko txosten eguneratua bidali beharko zaio ingurumen-organoari maiztasun berarekin.

Lurzoruaren egoerari buruzko txostena I. taldeko jarduera bati dagokion edukia izango du, organo honek garatutako eta web-gune honetan eskuragarri dagoen prozedura operatiboan zehaztutakoaren arabera:

http://www.euskadi.eus/lurzoruaren-egoerari-buruzko-aurretiazko-txostena-egiteko-prozedura/web01-a2inglur/eu/

Lehen esandakoa baztertu gabe, txostenean honako datu hauek ere jasoko dira:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak,– bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

– Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Tubacex Tubos Inoxidables SAU enpresak, gainera, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egingo du, gutxienez bi zundaketa eginez honako hauetarako: urak karakterizatzeko, ateratako lur-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko. Horiek lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko erabiliko dira. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Atal honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

C.6.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko emate-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/es/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/es_def/electronic_partial.shtml

Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira soilik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da hari dagokion jakinarazpena, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino periodikotasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak, eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.

C.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen zehatza. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, Hirugarrena B.3 apartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (27.22 epigrafea, «Altzairuzko hodien fabrikazioa»), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 31.3 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarrena B.3 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren, urriaren 18koan, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duenean, 13. artikuluan arautu bezala, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko biltodi-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, tangen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratu egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da edo bestela kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horretatik ustekabeko isurketa bat sortuko balitz, titularrak, Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar duen txostenaren bidez (atal honetako j) letran adierazitakoaren arabera), segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko luke.

b) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, plantan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

c) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gertakariren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo emisioren bat egonez gero, SOS Deiak eta Amurrioko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gertakariaren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, igorpenei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) Larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

E) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Tubacex Tubos Inoxidables SAUk, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakunde-bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean dago eskueran); hau da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bermatu beharko da Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzen dela.

F) Instalazioan aldaketak egitea.

F.– Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta Ingurumena Zaintzeko Programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan.

Era berean, hala babes- eta zuzenketa-neurriak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da.

www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

eta Erakunde honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

16/2002 Legeak, uztailaren 1ekoak, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak garatzen duen 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.1 artikuluan ezartzen ditu aldaketa bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala