Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2018ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4403

AGINDUA, 2018ko uztailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2018-2019 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehaztea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduak dei egiten du 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Agindu horren III. kapituluan xedatzen dira ikasturteka itundu beharreko unitateak zehazteko eskakizunak eta prozedura.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2018ko otsailaren 16ko Ebazpenaren bidez, 2018-2019 ikasturterako itundu beharreko unitate berriak zehazteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2018-2019 ikasturterako ituna onartzea, etapaka; agindu honen eranskinean zehazten dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.

2. artikulua.– Agindu honen bidez, ituntzen diren unitateak 2016ko apirilaren 27ko 17.3 eta 18.2 artikuluetan xedatutakoaren mende egongo dira.

3. artikulua.– Hezkuntza-itunen Araudia onartzen duen irailaren 8ko 298/1987 Dekretuaren 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, itun osoak dituzten ikastetxeek ez dute diru-kopururik jasotzerik izango ikasleengandik, irakaskuntza dela-eta.

4. artikulua.– Adierazitako helburua lortzeko, behar adina aurrekontu-kreditu dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean.

2019. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, Aurrekontuen Legeak 2019ko ekitaldirako ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienekoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala