Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2018ko abuztuaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4195

EDIKTUA, kontratua suntsiarazteari buruzko 959/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 959/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ander Rubio Cervilla eta Eztitzen Loizaga Mora.

Abokatua: Jon Kepa Huertas de Amilibia eta Jon Kepa Huertas de Amilibia.

Prokuradorea: Maria Pilar Gago Carrillo eta Maria Pilar Gago Carrillo.

Demandatua: Dizbe, C.B., Josu Ander Dondiz Tellaeche eta ondasun-erkidego horren parte direnak; gaia: kontratua suntsiaraztea.

Judizio horretan, epai baieslea eman da 2018-06-25ean.

Dizbe, C.B., Josu Ander Dondiz Tellaeche eta ondasun-erkidego horren parte diren demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala