Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4058

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 587/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 587/2017 hitzezko judizioa bideratu da, Josu Molina Prado jaunak eskatuta, Spiral Castilla SLren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

140/2018 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko ekainaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Josu Molina Prado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Spiral Castilla SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 587/2017 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Josu Molina Pradok eskatua izan da, Spiral Castilla SLren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Josu Molina Prado jaunak Spiral Castilla SLren aurka jarritakoa. Beraz,

Spiral Castilla SL kondenatzen dut Josu Molina Prado jaunari 1.700 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2017ko uztailaren 14tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa eta Kode Zibilaren 1108. eta 1109. artikuluan aurreikusitakoa, hargatik eragotzi gabe PZLren 576. artikuluan xedatutakoa.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Spiral Castilla SL demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko ekainaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala