Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4055

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 47/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), judizio arruntean, Ana Isabel Castaño Charro andrearen aurka eta Mutua Madrileña Automovilistak eskaturik bideratutako 47/2017 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

144/2017 EPAIA

Epailea: Veronica Ponte Garcia andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko abenduaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Mutua Madrileña Automovilista.

Abokatua: Eduardo Sotomayor Anduiza.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Ana Isabel Castaño Charro.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Durango, 2017ko abenduaren 21a.

Durangoko eta bere barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko epaile Veronica Ponte Garciak, hitzezko judizioko auto hauek ikusita, epaia eman du Erregearen izenean. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira 47/2017 zenbakiarekin, eta, horietan, demandatzailea Mutua Madrileña Automovilista entitatea izan da, Esther Asategui prokuradoreak ordezkatuta eta Eduardo Sotomayor letraduak lagunduta; demandatua, berriz, Ana Isabel Castaño Charro izan da, zeina auzi-ihesean baitago. Diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa izan da judizioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Mutua Madrileña Automovilista entitatearen legezko ordezkaritzak jarri duen demanda, Ana Isabel Castaño Charro andrearen aurkakoa; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 13.633,63 euro ordaintzera, gehi interesak eta prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau bertaratu diren alderdiei, eta aditzera eman bekie ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta Ana Isabel Castaño Charro demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko ekainaren hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala