Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4050

EDIKTUA, kontratua suntsiarazteko prozedura arruntaren gainean burututako 725/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa.

Errekurtsoa: 725/2017 hitzezko judizioaren gaineko apelazio-errekurtsoa (1/2000 PZL).

Errekurtsogilea: Jorge Eliezer Souza Dionisis jauna.

Abokatua: Angeles Moreno Ruiz andrea.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza jauna.

Auzi-iheslaria: Gest Gasteiz SL.

Gaia: kontratua indargabetzea.

Errekurtso horren gainean 182/18 epaia eman da, 2018-04-09an. Honela dio epaitzak:

Partez baiesten dugu Jorge Eliezer Souza Dionisis jaunak jarri duen apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegian 91/17 zenbakiarekin bideratutako neurriak aldatzeko prozeduran eman den 277/17 epaiaren aurkakoa. Ondorioz, epai hori errebokatzen dugu, eta ondoriorik gabe uzten. Horren ordez, honako hau erabakitzen dugu:

1.– Partez baiestea Jorge Eliezer Souza Dionisis jaunak Gest Gasteiz SLren aurka jarritako hasierako demanda.

2.– 2016ko azaroaren 30eko datarekin suntsituta dagoela deklaratzea alderdiek 2016ko otsailaren 1ean sinatutako lokalaren errentamendu-kontratua.

3.– Demandatua kondenatzea demandatzaileari 21.000 euroko zenbatekoa ordaintzera, bai eta demanda aurkeztu denetik sortzen diren interesak ere.

4.– Gainerako uziak ezestea.

5.– Kostuei buruz ez da berariazko aipamenik egiten auzialdi bietan.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0008 0000 06 0725 17. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Gest Gasteiz SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala