Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4048

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 20koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer egunetan bukatuko den 2018ko ekitaldirako laguntza-eskabideak aurkezteko epea. Eskabide horiek elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programakoak dira.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bidez, laguntza horien programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta iragarri ziren.

Aipatutako laguntzen programaren 3. oinarriak honela dio: «Diru-laguntzen programa horretara eskaerak aurkezteko epea programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, EHAA) argitaratu eta biharamunean hasiko da; bukatu, ordea, esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 31 izango da».

Adierazitakoa kontuan hartuta eta 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpenean aurreikusitako 2018ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko aurrekontua amaitu denez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean azaltzea, 2018ko uztailaren 20ko datarekin, amaitu egin dela 2018ko ekitaldirako elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzetarako aurrekontua.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2018ko uztailaren 20a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala