Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4047

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 19koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen haren bidez, 2017. urtean garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu zen.

AURREKARIAK

1.– 2017ko ekainaren 26ko datarekin, EHAAn, 120. zenbakian, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, 2017. urtean garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko asmoz.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, diru-laguntzei eta aldaketei buruzko aldeko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, non eta laguntzak eta diru-laguntzak erregulatzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez duten.

Adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2017ko garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko.

Bilbao, 2018ko uztailaren 19a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala