Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4043

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 29koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinen bidez esleitzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko abenduaren 11ko Aginduan araututako diru-laguntzak, 2017-2018 ikasturteari dagozkionak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuen ekipamendua erosteko.

2017ko abenduaren 11n Hezkuntzako sailburuaren Agindua argitaratu zen. Haren bidez, 2017-2018 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan agindu honen 1. artikuluan aipatutako Lanbide Heziketako erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloren bat itunduta duten ikastetxe pribatuek ekipamendua eskuratzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, curriculumaren garapenean ikaskuntza-metodo eta -tresna berritzaileak ezartzeko behar den ekipamenduen erosketa finantzatzeko eta enplegurako eta lanbide-espezializazioko prestakuntza-programak zabaltzeko.

2017ko abenduaren 11ko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan bete ostean diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura, bai oinarri arautzaileetan zein indarreko araudian ezarritako prozedura, aurkeztutako eskabideak ebaluatu zituen aipatutako artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordeak. Balorazio Batzorde horrek onetsi zuen, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak esleitzeko eta ukatzeko ebazpen-proposamena, eta Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2018ko maiatzaren 8ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi ondotik, eta Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sailburuorde horri berari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea; horretarako epea, gehienez, sei hilabete izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren oinarri arautzaileetan zehaztutako heziketa-zikloei atxikitako ekipamendua erosteko diru-laguntzak ematea, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko abenduaren 11ko Aginduaren 8. artikuluaren ezarritako irizpideen arabera eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, I. eranskinean jasota dauden erakunde onuradunei; bertan adierazten da erakunde bakoitzarentzako zenbatekoa.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2017ko abenduaren 11ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 29a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala