Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
4029

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 20koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez handitu egiten baita Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedura iragartzen duen 2018ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bitartez (2018ko apirilaren 25eko EHAA, 79 zk.) eskainitako plaza-kopurua.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurarako deialdia egin zen 2018ko apirilaren 16ko (2018ko apirilaren 25eko EHAA, 79 zk.) Ebazpenaren bitartez.

Deialdiaren xedea izan zen Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko Ikastaroetan sartzeko –oposizio sistemaren bitartez– hautaketa prozedura baten deialdia egitea.

Aipatutako deialdiaren lehen oinarrian ezartzen zen iragarritako plaza-kopurua handitu ahal zela, eta, horretarako, zegokion argitalpena egin behar zela; horrez gain, ezartzen zen kopuru-handitze hori hautaketa-sistemaren sailkapen-ordena zehaztu baino lehen egin behar zela.

Horregatik, Segurtasun Sailak ezarritako helburuekin bat etorriz eta, ildo horretatik, Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskaera kontuan hartuz, hau

EBAZTEN DUT:

2018ko apirilaren 16ko (2018ko apirilaren 25eko EHAA, 79 zk.) Ebazpenaren bitartez iragarritako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioentzako 80 plazei beste 17 plaza gehitzea; horrela, guztira eskainitako plazak 97 izango dira.

Arkauti, 2018ko uztailaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala