Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBAO ZERBITZUAK
4028

IRAGARKIA, Bilbao Zerbitzuak erakundearen 2018ko plantilla organikoaren aldaketa, lanpostu-zerrenda eta lan-eskaintza publikoa onartu eta argitaratzeari buruzkoa.

Bilbao Zerbitzuak Erakundearen Administrazio Kontseiluak 2018ko ekainaren 15ean egindako batzarrean aldaketa hauek egitea onartu zuen Bilbao Zerbitzuak erakundearen plantilla organikoan:

a) Bete barik dagoelako amortizatuko den zuzendari laguntzailearen lanpostua berriro sailkatzea eta goi-mailako teknikariarena sortzea, zuzenbidean lizentziatua, 24. mailakoa.

b) Bete gabe dagoelako amortizatuko den ofizial administrariaren lanpostua berriro sailkatzea eta administrazio elektronikoaren kudeaketarako erdi-mailako teknikariarena sortzea, 22. mailakoa.

c) Bete gabe daudelako amortizatuko diren hilerrietako ofizialaren lanpostu bi zerbitzuetako ofizialaren lanpostu bi bilakatzea.

d) Bete gabe dagoelako amortizatuko den mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat zerbitzuetako ofizialaren lanpostu bilakatzea.

Era berean, Bilbao Zerbitzuak erakundeko lanpostu-zerrendaren aldaketa onartu zen, plantilla organikoaren aldaketara egokitzeko; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere onartu zen, indarrean jarri eta eragina izan dezan. Honela geratu da lanpostuen zerrenda:

(Ikus .PDF)

Eta Bilbao Zerbitzuak erakundearen 2018ko lan-eskaintza publikoa onartzea. Bertan daude sartuta ondoren adierazten diren lanpostu bete gabeak. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ere onartu da, hutsik dauden lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen publikotasun- eta gardentasun-printzipioak betetzeko.

(Ikus .PDF)

Zamudio, 2018ko uztailaren 15a.

Zuzendari kudeatzailea,

JOSÉ ANTONIO FERNÁNDEZ CELADA.


Azterketa dokumentala