Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4026

1459/2018 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuaren Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Zuzendari gerentearena; Honen bidez Juan Fernando Izquierdo Quirce jaunak pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza sanitario espezializatuaren ikasketaburu gisa betetzen diharduen funtzioen esleipena baliogabetzen da.

AURREKARIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen, uztailaren 5eko 1210/2016 Ebazpenaren bitartez, ESI horretako pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza sanitario espezializatuaren ikasketaburuaren funtzioak esleitu zaizkio Juan Fernando Izquierdo Quirceri, Osakidetzan betetzen zuen lan-jardunaren % 30eko dedikazioarekin.

2.– Juan Fernando Izquierdo Quirce jaunak aipatu ESIko pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza sanitario espezializatuaren ikasketaburu gisa betetzen dituen funtzio merezien esleipena baliogabetuko da, 2018ko ekainaren 30eko lanaldia amaitzen denean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituenean; bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak ezartzen dituenarekin bat etorriz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baliogabetzea, Juan Fernando Izquierdo Quircek berak hala eskatuta, pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza sanitario espezializatuaren ikasketaburu gisa, Barrualde-Galdakao ESIan, betetzen ari den funtzioen esleipena, Osakidetzan betetzen zuen lanaldiaren % 30eko dedikazioarekin; betetako zerbitzuengatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Adostutako funtzioen baliogabetzea indarrean SARTUKO da, 2018ko ekainaren 30eko lanaldia amaitzen denean.

Hirugarrena.– Jakinaraztea ebazpen hau interesdunari eta Barrualde-Galdakaeo ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Argitaratzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako web-orrialdean.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Galdakao, 2018ko ekainaren 27a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala