Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4023

2028/2018 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Vicente Ortiz Pereda jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko atalburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen azaroaren 16ko 2380/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko (Minaren Unitatea) atalburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskera-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Vicente Ortiz Pereda jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko (Minaren Unitatea) atalburu sanitario.

Bat etorririk Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vicente Ortiz Pereda jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko atalburu sanitario izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; eta 2018ko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluaren 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurto ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2018ko apirilaren 30a.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala