Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3863

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki iritzitako oharrak egiteko Donostiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa Puntualaren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko A.U. IB.22 El Infierno hirigintza-eremuari dagokionez. Izan ere, ingurumen-organoak oinarritzat erabil ditzake oharrok ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.

Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, zehaztapen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako kontsiderazioak aurkez ditzakete, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago helbide honetan:

– www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus > ingurumena > ingurumen-ebaluazioa > hartu parte

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 18a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala