Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3862

EDIKTUA, 536/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 536/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Ignacio Isasti Borica.

Abokatua: Alfonso Castresana Alonso De Prado.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Demandatuak: Jesus Carballo Mariño.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2018-04-09an, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Osorik baiesten dut Marta Arruza Doueil epaitegietako prokuradoreak Jose Ignacio Isasti Borica jaunaren izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Jesus Carballo Mariño jaunaren aurkakoa, auzi-ihelaria bera. Horrenbestez, Jesus Carballo Mariño jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzea: bost mila bederatziehun eta hogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamasei zentimo (5.937,96) eta legezko interesak, zuzenbideko bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraituz.

2.– Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez, behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jesus Carballo Mariño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala