Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3860

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 26/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 26/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Distor, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Juan Carlos Duran Mitxelena.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-28an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Distor, S.L.k aurkeztutako demanda, Juan Carlos Duran Mitxelena jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 665,99 euro, tronkoarenak; 3/2004 Legean ezarritako legezko interesak, eta 40 euro, legean ezarritako kalte-ordain gisa. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Juan Carlos Duran Mitxelena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea, oinarri hartuta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala