Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3859

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 206/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 206/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Arribide-Oil, S.L.

Abokatua: Juan Felix Lopez de Armentia Campo.

Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.

Demandatua: Aitor Alkorta Garate.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-11n. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Arribide-Oil, S.Lk aurkeztutako demanda, Aitor Alkorta Garate jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzijartzaileari 8.529,34 euro eta laugarren oinarrian ezarritako interesak ordaintzera. Prozedurako kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Aitor Alkorta Garate demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2018ko martxoaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala