Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3854

AGINDUA, 2018ko uztailaren 19koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita uztailaren 10eko 103/2018 Dekretuan araututako lehenengo deialdia, honako programa honi dagokiona: enpresa txiki eta ertainei, banako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa.

Uztailaren 10eko 103/2018 Dekretuak finantzaketa-lerro bat ezartzen du lehenago aipatutako kolektiboentzat, gehienez 600 milioi euroko zuzkidura duena, zirkulatzaile-beharrizanak betetzeko (103/2018 Dekretua, Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2018ko programa garatzen duena).

Dekretuan honako hauek arautzen dira: kreditua lortzeko baldintzak, erakunde onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna, maileguen baldintzak eta elkarren bermerako sozietatearen eta finantza erakunde laguntzaileen aurrean jarraituko diren izapidetzeko prozedurak. Horretarako, Ogasun eta Ekonomia Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden finantza-erakundeekin.

Dekretu horren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, finantzaketa-lerroen lehenengo deialdia egiten da eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak ematen dira. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da uztailaren 10eko 103/2018 Dekretuan aurreikusitako finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia egitea (103/2018 Dekretua, Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2018ko programa garatzen duena).

Finantza-erakunde laguntzaileek honako mailegu-kopuru hau emango dute: 130 milioi euro enpresa txiki eta ertainentzako, eta 20 milioi euro enpresaburu indibidual eta profesional autonomoentzako. Nolanahi ere, zenbateko hori handitu liteke aurrerago egindako beste deialdien batzuen bidez.

Hala ere, Dekretu horren xede diren taldeetako batean finantzaketa-eskaria gutxiegia bada, Ogasun eta Ekonomia Sailak zenbatekoak berriz esleitu ahalko ditu.

I. eranskinean, jasota dago elkarren bermerako sozietate laguntzaileen eta haien sukurtsalen zerrenda. II. eranskinean, finantza-erakunde laguntzaileak zehazten dira.

2. artikulua.– Eskariak.

1.– Eskabideak eta gainerako agiriak elkarren bermerako sozietate laguntzaileen sukurtsaletan aurkeztu behar dira. Bulego horien zerrenda I. eranskinean dago.

2.– 2.– Eskabidearen eredua eta formularioak agindu honetako I. eranskinean zehazten diren sukurtsaletan ahalko dira; bestela, Interneteko www.euskadi.eushelbidean deskargatu daitezke.

3.– Finantza-laguntza emateko programarako eskariei, agindu honetako lehenengo artikuluan jasotako mailegu-bolumena agortu arte erantzungo zaie, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako moduan kopuru hori gehitzearen ondorio dena agortu arte. Elkarren bermerako sozietate laguntzaileetan sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera sartuko dira eskaerak programan. Behin maileguak agortuta, horren berri emango da Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordearen ebazpen bidez (ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

AZKEN XEDAPENA

Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 19a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

I. ERANSKINA
ELKARREN BERMERAKO SOZIETATE LAGUNTZAILEAK

Elkargi, S.G.R. www.elkargi.es

Egoitza nagusia:

Mikeletegi pasealekua 50

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 90 60

Helbide elektronikoa: elkargi@elkargi.es

Arabako Eskualde Zuzendaritza:

Albert Einstein 25 – 2. sol.

Parke Teknologikoa; 01510 Miñao

Telefonoa: 945 23 12 12

Helbide elektronikoa: earaba@elkargi.es

Bizkaiko Eskualde Zuzendaritza:

Plaza Biribila 4, 2. sol.

48001 Bilbao

Telefonoa: 94 423 82 28

Helbide elektronikoa: ebizkaia@elkargi.es

Gipuzkoako Eskualde Zuzendaritza:

Mikeletegi pasealekua, 50

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 91 77

Helbide elektronikoa: egipuzkoa@elkargi.es

II. ERASKINA
FINANTZA ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Bankuak:

– Kutxabank, S.A.

– Banco de Sabadell, S.A.

– Bankinter, S.A.

– Banco Santander, S.A.

– Bankoa, S.A.

– Targobank, S.A.

Kreditu-kooperatibak:

– Caja Rural de Navarra, K.K.


Azterketa dokumentala