Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3851

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 20koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda ireki bitartez sartzeko hautaketa-prozedurako deia egiten duen 2018ko uztailaren 4ko Ebazpenaren hutsen zuzenketari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda ireki bitartez sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2018ko uztailaren 4ko Ebazpenean (2018ko uztailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 135. zenbakian argitaratua), euskarazko zein gaztelerazko bertsioan okerra gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2018/3645 (28/7) orrialdean, honako hau dioenean:

«j) Vitoria-Gasteizko udalerako, 28 lanpostuetarako, ITT Txartelak 02 (Windows, Oinarrizko word-a eta oinarrizko internet-a) izan beharko dira».

Honako hau esan behar du:

«j) Vitoria-Gasteizko udalerako, 28 lanpostuetarako, IT Txartelak 02 (Windows, Oinarrizko word-a eta oinarrizko internet-a) izan beharko dira, karrerako funtzionario izendapena egin baino lehen».

2018/3645 (28/7) orrialdean, honako hau dioenean:

«2.– Prozeduran parte hartu nahi duten guztiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteak izan beharko dituzte eskatzen diren betekizun guztiak, h) eta i) idatzi-zatian ezarritako salbuespenak aintzat hartuta, eta Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatu bitartean indarrean atxiki beharko dituzte, baldintza horiek prozeduraren zer unetan egiaztatu behar dituzten gorabehera».

Honako hau esan behar du:

«2.– Prozeduran parte hartu nahi duten guztiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteak izan beharko dituzte eskatzen diren betekizun guztiak, h) , i) eta j) idatzi-zatian ezarritako salbuespenak aintzat hartuta, eta Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatu bitartean indarrean atxiki beharko dituzte, baldintza horiek prozeduraren zer unetan egiaztatu behar dituzten gorabehera».

Arkauti, 2018ko uztailaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala