Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3850

AGINDUA, 2018ko uztailaren 13koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat dagoen lanpostutik kentzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Leire Corrales Goti anderea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura- eta sortze-industrietako aholkulariaren kargutik kentzea (kodea: 5290; dotazioa: 1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2018ko uztailaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu ahal izango da errekurtsoa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 13a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala