Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3835

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimendu eta proiektu hau onartzen baita: «220/30 kV-ko La Jara TA, transformazio-azpiestazioaren handitzea», Güeñeseko udalerrian.

Zerbitzua: Energia.

Erref.: Sub N.º 29-2 IFT/TLE.

Esp.:AT-Y-2018-0004.

AURREKARIAK

Bat.– 2018ko otsailaren 16an, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresak (egoitza: San Adrián etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Güeñes udal-mugartean (Bizkaia), 220/30 kVko «La Jara TA» transformazio-azpiestazioa handitzeko administrazio-baimena eta proiektuaren onespena. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoak aurkeztu zituen; proiektua Eneko Santamaría Franco industria-ingeniariak sinatu zuen, 2018ko urtarrilaren 24ko eskumen-adierazpenari jarraikiz.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, iragarki bat argitaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2018ko apirilaren 26ko EHAAn eta 2018ko apirilaren 30eko. BOEn.

Hiru.– 2018ko apirilaren 20an, ofizio bat igorri zitzaion Güeñesko Udalari, aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan. Halaber, egun horretan, Güeñeseko Udalari eta, 2018ko apirilaren 23an, Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziari eta Sustapen Ministerioari, eskatu zitzaien txostena egitea, eta bertan adieraztea eskatutako baimenaren alde edo aurka zeuden, bai eta egoki irizten zieten baldintza teknikoak aurkeztea. Güeñeseko Udalari berriz egin zitzaion eskaera 2018ko ekainaren 26an.

Lau.– Arauzko izapideak beteta, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.k erakunde guztien baldintzak onartu ditu, batez ere Güeñeseko Udalak eta Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziak aurkeztutakoak, eta espedienteari atxiki zaizkio.

LEGE-OINARRIAK

Bat.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Aztertu da, halaber, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2018ko uztailaren 3ko txostena.

Hiru.– Bizkaiko lurralde-ordezkariak ematen du ebazpen hau, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak horretarako eskuordetuta 2018ko martxoaren 16an eman zuen Ebazpenari jarraituz, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energia, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena. Horrenbestez,

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.ri instalazio hau ezartzeko eta haren gauzatze-proiektua onestea: «220/30 kVko La Jara TA, transformazio-aspiestazioaren handitzea», Güeñeseko udalerrian. Jardueraren ezaugarri nagusiak:

220 kV-ko sistema:

Gaur egun dagoen T1 transformadorea, 220/30 kV-koa eta 30 MVA-koa, eta bere serieko tentsio-erregulagailua aldatzea, eta, horien ordez, beste hau jartzea: 220/30 kV-koa eta 60 MVA-ko transformadorea, tentsio-erregulagailua tentsio handieneko aldean duela.

Erreaktantzia trifasikoak instalatzea T1 eta T2 transformadoreentzat.

30 kV-ko sistema:

Zerbitzu osagarrietako transformadore berriak instalatzea eta intentsitate-transformadoreak ordezkatzea.

Ebazpen hau 282/2002 Dekretuari jarraituz eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz ematen da:

1.– Aipatutako proiektuari jarraituz egin beharko dira obrak, aintzat hartuta kasuan kasuan eskatzen eta onartzen diren aldaketak.

2.– Martxan jartzeko epea urte batekoa izango da gehienez ere, ebazpen honen egunetik hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman dezan eta abian jartzeko akta egin dezan.

4.– Baimen hau emateak ez du esan nahi obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumeneko baimenak edo lizentziak eta bestelakoak eskatu behar ez direnik. Eskatzaileak, beraz, nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da baimen hau, jabetza-eskubidea zainduta betiere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Bilbao, 2018ko uztailaren 4a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala