Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3824

450/2018 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita Imanol Castillo Iturralde jauna Otorrinolaringologiako atalburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

AURREKARIAK

1.– Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentearen otsailaren 12ko 386/2018 Ebazpenaren bidez, Goierri-Urola Garaiko ESIko Otorrinolaringologiako atalburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen. Ebazpena 2018ko apirilaren 17ko EHAAn, 2018ko apirilaren 20ko BOEn eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izan zen, deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta interesdunak epe horretan aurkeztu zuen eskabidea. 2018ko maiatzaren 14an amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, 2018ko maiatzaren 18an argitaratu zen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Osakidetzaren web-orrian.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 1ean amaitu zen, eta tarte horretan erreklamaziorik aurkeztu ez denez, 2018ko urtarrilaren 17 eta 18an onartu dira behin betiko zerrendak, dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendekin batera, Balorazio Batzordeko kideen izendapena argitaratu zen Osakidetzaren web-orrian, 2018ko urtarrilaren 17an eta 18an. Gainera, kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere eman zen argitara. Hautagaiari ere jakinarazi zitzaion aipatutako deialdia.

6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarri zen, eta Balorazio Batzordeak aurkeztu den hautagaia baloratu (2018ko ekainaren 20an) eta dagokion izendapen-proposamena egin zuen (2018ko ekainaren 22an). Imanol Castillo iturralde jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIko Otorrinolaringologiako atalburu sanitario izendatzea erabaki da, dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentearen urriaren 19ko 486/2017 Ebazpenaren 9. oinarriak ezartzen duenez, Goierri-Urola Garaiko ESIko Gerentzia Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du, proposatutako izangaiak deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Esandako guztia aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Imanol Castillo Iturralde jaunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIko Otorrinolaringologiako atalburu sanitario izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko uztailaren 1etatik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan utziko du lanpostua, luzapenik onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea bada, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Zumarraga, 2018ko ekainaren 26a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala